Perfil investigador
Urban Elika Gizartea eta Elikaduraren ikasketen inguruan jarduten duen Euskal Herriko Unibertsitateko diziplinarteko ikerketa taldea da.
Hasieratik bere helburua zera izan da: gaur egun gizarte urbanoetan pertsona guztiek elikadura osasungarria eta nahikoa edukitzeko egon daitezkeen oztopo instituzionalak, juridikoak, sozioekonomikoak edo teknikoak gainditzen laguntzea.
Zerikusia duten ikerketa arloak:
- Gobernantza eta elikadurarako eskubidea
- Logistika eta matematika aplikatua
- Kalitatea eta elikaduraren segurtasuna
- Giza nutrizioa eta elikaduraren Antropologia
- Gizarte langintza, soziologia eta gizarte psikologia