info_saludo del director

Zuzendarien Agurra

Nire adiskide hori:

Ikastetxe Nagusi batera sartzeko eskaera egitea bizitza unibertsitarioa borondatez aukeratzea bezala da, dauden bizitzeko era desberdinen artean, eta hori ezin da egin aurrez benetako hausnarketa bat egin gabe.

Dakizun legez, matrikulatu behar duzun edo matrikulatuta zauden fakultatean edo eskolan ikasketa artistikoak, zientifikoak, humanistikoak edo teknikoak ematen dira, dagokion titulua lortzen duzunean zure lanbidean jarduteko gaituko zaituzten ikasketak alegia.  Baina fakultateak eta eskolak unibertsitatearen zati batzuk baino ez dira. Unibertsitateak berari ere badagokion hezkuntza eta prestakuntza orokorra organo espezifiko batzuen bidez betetzen du, ikastetxe nagusien eta unibertsitateko ikasle egoitzen bidez hain zuzen.

Hortik ondorio garrantzitsu bat ateratzen dugu: ikastetxe nagusiak ez ziren sortu ikasleei Bilbon ostatu emateko bakarrik, baizik eta batez ere sortu ziren unibertsitateko prestakuntzaren arazo bat konpontzeko. Horrek esan nahi du "unibertsitario izatea" nahitaezko agindu bat bezala sentitu ezean ez zarela gustura biziko ikastetxe nagusi batean.

Eta zer da unibertsitario izatea? Erantzuna ez da erraza; baina uler diezazun esango dizut ikasteko etengabeko ardura baten modukoa dela. Norbaitek esan du unibertsitario izatea galderak planteatzea dela eta horiei erantzuteko nahikoa gaitasun edukitzea. Bizi zareneko kultura eta historia sakon aztertzeko interesik ez baduzu, ez zara inoiz unibertsitario izango.

Ordena, garbitasuna, begirunea, errespetua, tolerantzia eta hezibide ona beste ikasleekin batera bizitzeko faktore garrantzitsuak dira.

Onartua izateagatik hartzen duzun konpromisoa xumea da, baina zaila. Inork ez zaitu gauza jakin batera behartuko. Borondatez zure gain hartu beharko dituzu unibertsitario izateak dakartzan betebeharrak, ikastetxe nagusi honek eskura ipintzen dizkizun aukerak aprobetxatuz. Zure nortasuna hobetzeko, zure gaitasunak azaltzeko eta besteekin hartu-emanak izateko aukerak izango dituzu. Horregatik, ahalik eta onura handiena ateratzeko asmo irmoarekin ez bazatoz, zilegitzat hartu behar duzu onartzen ez bazaituzte;  berdin dio zure portaeran gauza txarrik somatzen ez bazaizu ere, unibertsitario izateko gogoz datozen beste ikasle batzuek aukera izango dute horrela. Kontuan izan, baita ere, elkarbizitzak eskakizun batzuk betetzea eskatzen duela.  Ikastetxe nagusiak bere funtzionamendu arauak ditu, eta, guzti-guztiak bete ezean, egonaldia gogaikarria gerta lekizuke.

Badira beste gai asko, etorkizunean zurekin aurrez aurre jorratu nahi nituzkeenak, elkarrizketa ikastetxe nagusiaren lehentasunezko helburua baita.

Hemen aurkituko duzun testuingurua definitzen ahalegindu nahiz. Zure hausnarketa da, orain, garrantzitsuena. Asmatuko duzulakoan nago; zorte ona izan dezazula.
Har ezazu nire agurrik beroena.

Zuzendaria