Servicio de Comedor

MENU

info_comedor

Jangela

Jangelan gosaria, bazkaria eta afaria eskaintzen dira, astelehenetik igandera. Autozerbitzu-sistemaren bidez funtzionatzen du.

Ikasleek, era berean, badituzte mikrouhin labe bi, beren janaria berotzeko, eta txigorgailua gosarietan erabiltzeko.

Ikastetxe nagusi honek erregimen bereziko ikasleak onartzen ditu, baina horretarako zuzendaritzan dagokion ziurtagiri medikua aurkeztu beharko da.

Hauek dira ordutegiak:
Gosaria: 07:00-09:15 eskola-egunetan eta 08:30-10:00 eskola gabeko egunetan.
Bazkaria: 12:45-16:00 eskola-egunetan; 13:30-15:00 eskola gabeko egunetan.
Afaria
: egunero 20:30-22:00.


Bazkariak eta afariak talde-ekitalditzat hartzen dira eta, ondorioz, komeni da horietara joatea.

Errespetatu jangelako ordutegia eta, eskola-orduak direla eta ezin baduzu, eman izena atezaintzako zerrendetan, ogitarteko-poltsa eskuratzeko. Poltsa horiek aurreko egunean izena emandakoei entregatuko zaizkie, atezaintzan, 21:00ak baino lehen. Ogitartekoa 12:00ak arte hartu daiteke. Ogitartekoa eskatu eta bazkaltzera joaten bazara ezin izango duzu ogitartekorik eskatu kurtso osoan.

Leioako Kanpuseko eta ingeniaritza-eskolako ikasleek aukera daukate ikastetxeko administrazioan prezio murriztuan jantokiko baleak lortzeko.

Baldin eta ikasleren batek behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuagatik (kirol federaturen batean entrenatu behar izateagatik, esaterako) afaltzera joaterik ez badu, afaria tartera batean gordetzeko eska dezake. Afaria, horrela, tartera jangelan entregatu beharko du, bazkalorduan, 15:00ak baino lehen, izena eta gela-zenbakia errotuladorez idatzita dituela.
 

Normativa del Comedor