Aurkezpena
UMPI (University Management for Performance Improvement) taldeak 2015eko urtarrilean ekin zion jardunari formalki, baina kideek urte asko daramatzate hezkuntza-berrikuntzari eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren hobekuntzari estuki lotutako kontzeptuak ikertzen.
Irakaskuntza-estrategia eta -metodologia ezberdinei jarraitzen zieten zenbait unibertsitate-irakaslek partekatzen zuten ezinegon batetik sortu zen UMPI taldea: haien ikasleen errendimendua ebaluatzeko beharra.
Gaur egungo egoeran, errendimenduaren kontzeptuak dimentsio anitz bildu behar ditu. Beharrezkoa da, ezagutzak ez ezik, gaitasun zehatzak eta zeharkakoak ere eskuratzea eta ikasleak ikaskuntza-prozesuarekin eta instituzioarekin asebeteta eta lotuta sentitzen direla lortzea (engagement).
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultatean aritzen gara nagusiki, eta, hala, kudeaketan dugun esperientziak aukera eman digu hezkuntza-berrikuntzaren ikerkuntzan espezializazio-profil honekin murgiltzeko.