orientaTU - Sarrera

orientaTU: Orientazio-topaketak

orientaTU ekimena, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzenduta dago. Helburua da UPV/EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.

Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitateko irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatearen eta Bigarren Hezkuntzako etaparen arteko hurbilketa bultzatu nahi da, eta lankidetza-sareak eraiki, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleak eta eta orientazio arduradunak erlazionatzeko espazio bat eskainiz.​​​​

orientaTU 2024

orientaTU 2024

OrientaTU 2024 jardunaldiaren irudia

orientaTUren 7. edizio honetan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, gradu-talde zehatzak landu ditugu, urtez urte UPV/EHUk eskaintzen dituen graduei buruzko informazio espezifikoa zabaltzeko.

Aurtengo edizioa joan den ostegunean, urriaren 24an ospatu da, Arabako Campusean, Letren Fakultatean, hain zuzen ere. Goizeko eta arratsaldeko ordutegian egin zen jardunaldia, eta Lurrarekin, Naturarekin eta Ingurumenarekin; Itsas Teknologiarekin eta Nabigazioarekin; Gizarte Zientziekin eta Giza Zientziekin; eta Esku-hartze Sozialarekin lotutako gradu-taldeak aurkeztu ziren.  Gainera, hitzaldi bat eman zen babes-sistematik datozen haur eta nerabeen hezkuntza-erronkei buruz, eta, edizio guztietan bezala, beste bat 2024-2025 ikasturterako aurreikusitako orientazio-programa eta -jarduera nagusiei buruz.

Hitzaldiak, irakasleek eta unibertsitateko orientatzaileek egin zituzten, baita ikasle egresatuek ere.

Urteko jarduera horrek harrera ona izan du; izan ere, EAEko Bigarren Hezkuntzako 93 ikastetxetako 111 orientazio-arduradunek parte hartu dute.

Mila esker guztioi!

2024ko edizioan sortutako orientazio-materiala

orientaTU - Info Historikoa

Albisteak orientaTU

Albisteak