EHUazoka-2025-Intro

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka

Zalantzak dituzu zein gradutan ikasi nahi duzun? Gehiago jakin nahi duzu sartzeko prozedurari buruz? Eta bekei eta tasei buruz?

Zatoz EHUazokara, UPV/EHUren urteroko Unibertsitate Orientaziorako Azokara.

Azokak ondoz ondoko hiru larunbatetan egin dira, 9:00etatik 14:00etara.

  • Gipuzkoako Campuseko Azoka: urtarrilaren 25ean
  • Arabako Campuseko Azoka: otsailak 1
  • Bizkaiko Campuseko Azoka: otsailak 8

Gure unibertsitatea eta graduak hobeto ezagutu ditzakezu, eta zure zalantza guztiak argitu, bi ekintzaren bidez:

  • Irakasleen eta zerbitzuetako langileen  arreta pertsonalizatua standetan: sarbide librea
  • Osagarri gisa, unibertsitate-zentroek eta zenbait zerbitzuk informazio-saioak egiten dituzte (aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da).

 

Orientaziorako azoken ondoren, eta datorren 2025-2026 ikasturtean UPV/EHUn sartuko den ikaslearentzat, martxoan Ate Irekiak egingo ditugu.

EHUazoka 2025 - Bideoa