Jarduera Praktikoak 2025 (Sarrera)

Jarduera Praktikoak

Unibertsitatea ezagutzeko lehen hurbilketa bat izan nahi duzu? Unibertsitateko ikastegietara joan eta graduko ikasketak modu praktikoan (esperimentuen, simulazioen, muntaketen, sorkuntzen, rol-playing-aren eta abarren bidez) ezagutu nahi al dituzu?

Euskal Herriko Unibertsitateak gonbidatu egiten zaitu, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, egiten diren jarduera praktiko hauetan parte hartzera. 2024-2025 ikasturtean jarduera hauek 2025eko urtarrilaren 13tik otsailaren 7ra bitartean burutu dira.

Jarduera praktikoen bideoaren transkripzioa

Parte hartu ahal dutenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleak.

Aipatutakoez gain, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak eta orientatzaileak ere bai.