orientaTU 2023
orientaTUren 6. edizio honetan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, gradu-talde zehatzak landu ditugu, urtez urte UPV/EHUk eskaintzen dituen graduei buruzko informazio espezifikoa zabaltzeko.
Aurtengo edizioa joan den ostegunean, urriaren 26an ospatu da, Gipuzkoako Campusean, Ignacio Mª Barriola zentroan, hain zuzen ere. Goizeko eta arratsaldeko ordutegian egin zen jardunaldia, eta gradu-talde hauek aurkeztu ziren: arkitektura eta eraikuntza, osasuna eta kirola, juridiko-laborala eta komunikazioa. Gainera, hezkuntza premia bereziei eta orientazioari buruzko hitzaldi bat egin zen, eta 2023-2024 ikasturterako aurreikusitako orientazio-programa eta -jarduera nagusiei buruzko beste bat.
Hitzaldiak, irakasleek eta unibertsitateko orientatzaileek egin zituzten, baita ikasle egresatuek ere.
Urteko jarduera horrek harrera ona izan du; izan ere, EAEko Bigarren Hezkuntzako 107 ikastetxetako 127 orientazio-arduradunek parte hartu dute.
Mila esker guztioi!
2023ko edizioan sortutako orientazio-materiala
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eraikuntzaren mundua: arkitektura eta ingeniaritza (pdf ,3,45 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Osasuna zainduz: jarduera fisikoa eta kirola, fisioterapia eta nutrizioa (pdf ,5,34 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikasketa juridikoak, kriminologikoak, lanekoak eta giza baliabideenak (pdf ,2,56 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Komunikazioa lantzen: zer da KAPUKO? (pdf ,3,92 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hezkuntza premia bereziak eta orientazioa (pdf ,1,68 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2023-2024 ikasturterako aurreikusitako UPV/EHUren orientazio-programak eta -jarduerak (pdf ,2,87 Mb)