orientaTU 2022: graduko ikasketetan sakontzen
5. edizio honetan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, gradu talde berriak landu ditugu, urtez urte UPV/EHUk eskaintzen dituen gradu desberdinei buruzko informazio espezifikoa zabal dezagun.
Aurtengo edizioa joan den ostegunean, urriaren 27an, ospatu da Bizkaiko Campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan hain zuzen ere. Jardunaldia goizez eta arratsaldez egin zen eta gradu talde hauek aurkeztu ziren: Ekonomia eta Enpresa, Artea eta Diseinua, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) eta Kimikarekin lotutako graduak. Gainera, UPV/EHUko graduko ikasketetan Prestakuntza Dualari buruzko hitzaldi bat egin zen, eta 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako Orientazio-programa eta -jarduera nagusiei buruzko beste bat.
HItzaldiak irakasleek eta unibertsitateko orientatzaileek egin zituzten, baita ikasle egresatuek ere.
Azpimarratzekoa da urteko jarduera honek izan duen harrera ona; izan ere, EAEko Bigarren Hezkuntzako 118 ikastetxetako 130 orientazio-arduradunek parte hartu dute.
Mila esker guztioi!
2022ko edizioan sortutako orientazio-materiala:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ekonomia eta Enpresa (pdf ,1,82 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Artea eta Diseinua (pdf ,4,37 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) (pdf ,3,01 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Kimika gustatzen zait, zer ikasiko dut? (pdf ,2,87 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Prestakuntza Duala UPV/EHUko Graduko ikasketetan (pdf ,4,36 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2022-2023 ikasturterako orientazio-programak eta -jarduerak (pdf ,2,52 Mb)