Ate Irekiak
Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate edo eskolarik bisitatu nahi al duzu? Ikastegien instalazioak eta baliabideak ikusi nahi al dituzu? Eta graduko ikasketak xehetasunez ezagutu?
Euskal Herriko Unibertsitateak zure etorkizuneko zentroa bisitatzera gonbidatzen zaitu zure etorkizuneko ikastegia bisitatzeko eta zure unibertsitate-ikasketei buruzko erabakia amaitzeko behar duzun informazio guztia lortzeko aukera eskaintzen du.
Zehazki, Ate Irekietan, zure intereseko unibertsitate-graduari edo -graduei buruzko informazio-saio bat eskainiko dizugu, eta, gainera, azken ikasturteetako unibertsitate-ikasleek bisita gidatu bat egingo dizute eskola edo fakultateko instalazioak ezagutzeko.
Ate irekiak 2025eko martxoaren 14tik 22ra izango dira.
Parte hartu ahal dutenak:
Unibertsitate ikasketak 2025-26 ikasturtean hasiko dituztenak:
- Batxilergoko, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte eta Kirol ikasketetako bigarren mailako ikasleak
- Unibertsitatera sartzeko aukera duten 25, 40 eta 45 urtetik gorako pertsonak
- Unibertsitateko ikasleak eta tituludunak
Parte hartu ahal duten beste pertsona batzuk:
- Laguntzaileak (laguntzaileei ere zuzendutako jardunaldietan)
Eskaintza:
- Arabako Campuseko ikastegietako ate irekiak
- Bizkaiko Campuseko ikastegietako ate irekiak
- Gipuzkoako Campuseko ikastegietako ate irekiak
Konstulta denbora errealean dauden plazak (esteka martxoaren 3an aktibatuko da, 09:00etan).
Izen ematea: martxoaren 3tik 9ra
Izen-ematea banakakoa eta nahitaezkoa da. Izena emateko esteka martxoaren 3an, astelehena, 9: 00etan aktibatuko da.
Lehenik eta behin, kontsultatu eskaintza campusez campus, jardunaldia zure kolektiboari (laguntzaileari eta/edo ikasleari) zuzenduta dagoela egiaztatzeko. Ate Ireki batzuetan bakarrik eman daiteke laguntzaileen izena.
Izena eman dagokizun estekan klik eginez.
- Ikasleek izena emateko
- Ikasleekin doazen laguntzaileek izena emateko
Jardunaldietan parte hartzeko beharren bat izanez gero, bidali mezu, bat martxoaren 11 baino lehen, iaz@ehu.eus helbidera, zure egoeraren berri emateko.