Jarduera praktikoen bideoaren transkripzioa
Bideo labur bat da, eta bertan giro musikarekin lagunduta, Euskal Herriko Unibertsitateko eskolak eta fakultateak bisitatzen dituzten unibertsitate aurreko ikasleek egiten dituzten jarduerak zertan dautzan erakusteko. Jarduerak 5 jakintza-adarren barruan sailkatzen dira: Ingeniaritza eta Arkitektura, Gizarte eta Lege Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak eta Arteak eta Giza Zientziak.
Adibide batzuk aipatzearren, Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarrean, Gasteizko Ingeniaritza Eskolak Formula Studenteko lehiaketa-ibilgailu batekin egiten duen praktika ikusiko dugu. Bertan, ikasleak ibilgailua ordenagailuaren bidez diseinatzen agertzen dira. Gainera, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Portugaleten duen egoitzan, ikasleak salbamendu-txalupa batean sartzen eta sute baten aurka mahuka bat erabiltzen ikusten ditugu.
Gizarte eta Lege Zientzien adarrean, ikasleek telebista-programa bat egiten dute Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Bertan, kontrol-gelako teknologia erabiltzen dute, kamerek, aurkezle lanak egiten dituzte, etab.
Zientzien adarrari dagokionez, ikasleak laborategiko materiala erabiltzen ikus ditzakegu, hala nola matrazeak, pipetak, pH-probak, etab.
Osasun Zientzien adarrean, Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateak jarduera bat proposatzen du, non ikaslea mikroskopioa erabiliz agertzen den giza gorputzeko zelulak eta ehunak behatzeko.
Azkenik, Arte eta Giza Zientzien adarrean, Arte Ederren Fakultateak pintura-tailerrak eta artelanen zaharberritze-tailerrak proposatzen ditu, eta, beraz, ikasleak koloretako pintzelekin margotzen eta koadro bat nola zaharberritzen ikusten ditugu.
Bideoa mezu honekin amaitzen da: Etorri graduak modu praktikoan bizitzera.