Eduki publikatzailea

Role-playing tailerra: negoziaketa erabaki hartzean eremu publikoan

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  • Gradua: Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-27 Euskara Goizez 10:00 – 12:00 30
2025-01-27 Gaztelania Arratsaldez 15:00 – 17:00 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Role-playing ekintza Euskal Erkidegoko zentroetan Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa Gradua ezagutzeko interesa duten batxilergoko ikasleei zuzendua dago. 

Tailerrean parte hartuko duten ikasleek ez dute gaitasun edo ezagutza bereizirik izan behar. Tailerra burutzeko beharrezkoa den informazioa ekintza burutzen den heinean jasoko dute. 

Tailerra Gizarte eta Komunikazio Zientziako Gesell laborategian burutuko da. Ikasleak erabakian parte hartzen duen aktore bilakatuko dira eta baliabideak eta negoziaketa estrategia erabiliz bere rolarentzat onuragarriagoa izango den erabakia hartzen saiatu behar du. 

Eremu publikoan erabakiak hartzeak dituen zailtasunak eta Politika Zientziako profesionalak prozesu honetan duten papera erakustea da tailerraren helburua. Alderdi politikoekin aholkularitza lanaz gain, administrazio publikoarentzat  kontsultari edo administrazio publikoaren barnean tekniko orokor edo partaidetza agente moduan egiten duten jarduera erakustea.

Era berean, Ikasleek erabakietan parte-hartzen duten aktoreen aniztasuna (erakundeak, gizarte agenteak, komunikabideak, auzo elkarteak, etab.) hautemango dute. Planteamendu estrategikoak erabaki eta burutze prozesuan duten garrantzia nabarituz.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  1. Role-playing-ean landuko den gaia eta bere testuingurua ezagutu NIMBY erreakzioak sortzen dituzten antzeko politiken inguruko prentsa aztertuz.
  2. Politika publikoan, zuzenean edo zeharka, dauden aktoreak ezagutu, dituzten baliabide ekonomikoak, denbora, mobilizazio gaitasunak, agintea etab., kontuan izanik erabakian eragina izateko duten gaitasuna aztertu.
  3. Negoziaketarako eta erabakiak hartzeko ereduak eta hauek dituzten ondorioak ikasi.

 

Egingo diren ekintzak

  1. Gatazkaren barnean bakoitzak duen rolaren mugak eta aukerak jakiteko aurkezten zaien txostenen irakurketa.
  2. Role berdina duten ikasleek estrategia berdina adostea.
  3. Negoziaketa Prozesua. Ikasleen artean negoziaketa bere rolaren arabera onuragarriagoa izango zaion erabakia hartzeko.
  4. Azken erabakia, taldeka emaitzen eta prozesuaren ebaluazioa DAFO teknika erabiliz.