Zurrumurruen kontrako tailerra: migrazioari buruz ditugun estereotipoak deseraikitzen
- Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
- Campusa: Bizkaia
- Ikastegi antolatzailea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Gradua: Soziologia
- Garapen-lekua (helbidea): Gizarte eta Lege Zientziak. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-27 | Gaztelania | Goizez | 12:00 – 14:00 | 30 |
2025-01-27 | Euskara | Arratsaldez | 17:00 – 19:00 | 30 |
Jardueraren deskribapen laburra
Zurrumurruak pertsona edo taldeen inguruan egiten ditugun baieztapenak dira. Pertsona batetik bestera zabaltzen dira eta sinesgarritasuna dute, ez froga errealetan sostengatzen direlako, biztanleriaren parte handi batek sinesten dituelako baizik. Aurriritziek eta estereotipoek zurrumurruak elikatzen dituzte. Migrazioaren eta pertsona emigranteen inguruan zurrumurru ugari dago hedatuta gurean, elkarbizitza eta gizarte kohesioa oztopatzen dituztenak.
Tailerrean migrazioari buruzko zurrumurruen kontrako lanketa egingo da. Horretarako, ikerketa teknika soziologikoak erabiliko ditugu. Lehenik, pertsona emigranteen inguruko aurreiritzi eta estereotipoak identifikatuko ditugu, ondoren, ikerketa soziologikoetan oinarrituz, horiek deseraikitzeko. Soziologia zurrumurruen kontra egiteko tresna ezin hobea da!
Tailerren helburua hirukoitza da:
- Soziologiaren eta gizarte ikerketa tekniken oinarrizko aplikazioa egitea.
- Gaurkotasunezko gaiak lantzeko Soziologiak eskaintzen dituen baliabideak frogatzea.
- Ikasleei Soziologiarekiko grina piztea.
Helburu hauek lortzeko migrazioaren inguruko aurreiritzi eta estereotipoak identifikatu eta deseraikitzeko ariketa egingo dugu ikerketa teknika soziologikoak erabiliz.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Zurrumurruen sorrera eta hedapena.
- Migrazioaren inguruko aurreiritzi eta estereotipoak.
- Migrazioaren inguruko datu estatistikoak.
- Gizarte esku-hartzerako zurrumurruen kontrako estrategiak.
Egingo diren ekintzak
- Ikasleen artean migrazioari buruzko estereotipo, iritzi eta jokaerak identifikatzeko dinamika parte hartzaile bat burutuko da eta zurrumurruen kontrako estrategia azalduko zaie ikasleei.
- Estatistika-iturriak aurkeztu eta landuko dira ikasleek identifikatutako estereotipo, iritzi eta jokaerak kontra-argumentatzeko, ikerketa soziologikoetatik eratorritako materiala erabiliz.
- Ikasleei Soziologoek nola lan egiten duten erakutsiko zaie. Horretarako, informazioa zientifikoa bilatu, produzitu eta analizatuko dugu, fenomeno sozialen argazki ez distortsionatua lortze aldera.