Eduki publikatzailea

Artean murgiltzen

  • Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Arte Ederren Fakultatea
  • Gradua: Artea
  • Garapen-lekua (helbidea): Arte Ederren Fakultatea. Bizkaiko campusa. Sarriena auzoa z/g., Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-06-04 Gaztelania Goizez 10:00 – 12:00 20
2024-06-05 Euskara Goizez 10:00 – 12:00 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Praktika artera metodologikoki hurbiltzean datza. Oro har, pintura, marrazketa eta eskultura erabiliko dira sarrera horren ardatz gisa.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Ideiak sormenezko irudi originalen bidez adieraztea.
  • Kolorea eta prozedura piktorikoak.
  • Marrazkia eta prozedura grafikoak.
  • Eskultura eta prozedura eskultorikoak.
  • Metafora bisuala.

 

Egingo diren ekintzak

  1. Abstrakzio kromatikoa egitea paper handi batean pintura akrilikoekin. Horretarako hainbat baliabide materiko, piktoriko eta grafiko erabiliko dira, honako urrats hauei jarraituz:
    1. Bi edo hiru koloretako degradazioa egitea, bertikalean, horizontalean edo diagonalean.
    2. Inprimaketa edo estanpazio bat egitea.
    3. Zipriztinketa edo driping bat egitea.
    4. Silueta moduko gainjartze grafikoa egitea.
    5. Txantiloi edo stencil bat erabiltzea.
    6. Egindakoaren zati bat kentzea edo ezabatzea.
  2. Azetato batean gainean kolorezko tinta eta pintura akrilikoarekin margotu, agertoki bat irudikatuz. Errotuladore batekin bigarren azetato baten gainean marraztu/margotu, aurretik lortutako irudia oinarritzat hartuz. Bi irudiak konbinatu.
  3. Irudizko animalia baten marrazki fantastiko bat egitea, asmakizun-galdetegi batetik abiatuta. Marrazki hori egiteko, errotuladoreak eta teknika grafiko desberdinak erabiliko dira akuarelarako paper baten gainean.
  4. Aurreko proposamenetik abiatuta, hiru dimentsioko irudia burutuko da.

* Jarduera horietako bakoitzari eskainitako denbora aldatu ahal izango da ikasleen parte-hartzearen eta inplikazioaren arabera.