Kimika zuretzat
- Jakintza adarra: Zientziak
- Campusa: Gipuzkoa
- Ikastegi antolatzailea: Kimika Fakultatea
- Gradua: Kimika
- Garapen-lekua (helbidea): Kimika Fakultatea. Manuel Lardizabal Pasealekua, 3. 20018 Donostia
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-13 | Euskara | Goizez | 09:30 – 12:30 | 12 |
2025-01-13 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:00 – 18:00 | 12 |
2025-01-14 | Gaztelania | Goizez | 09:30 – 12:30 | 12 |
2025-01-14 | Euskara | Arratsaldez | 15:00 – 18:00 | 12 |
2025-01-15 | Euskara | Goizez | 09:30 – 12:30 | 12 |
2025-01-15 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:00 – 18:00 | 12 |
2025-01-16 | Gaztelania | Goizez | 09:30 – 12:30 | 12 |
2025-01-16 | Euskara | Arratsaldez | 15:00 – 18:00 | 12 |
2025-01-21 | Euskara | Goizez | 09:30 – 12:30 | 12 |
2025-01-21 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:00 – 18:00 | 12 |
2025-01-22 | Gaztelania | Goizez | 09:30 – 12:30 | 12 |
2025-01-22 | Euskara | Arratsaldez | 09:30 – 12:30 | 12 |
* Eranskin honetan ageri den modura, talde bakoitzeko kopuru maximoa 12 ikaslekoa izango da, baina kopuru minimo bat ere egongo da: 6 ikasle taldeko.
Kopuru hori lortu ez gero, talde horretako ikasleak beste taldeetan berregokitzen saiatuko da ikasleen eskuragarritasunaren arabera (inskripzio galdetegian hautatutakoen arabera).
Jardueraren deskribapen laburra
Ba al dakizu kimikaz inguratuta zaudela? Donostiako Kimika Fakultateak eskaintzen dizun ekimen honen bidez, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat material edota egiten ditugun hainbat ekintzen muina Kimika dela erakutsi nahi da. Horretarako, hainbat galderei erantzuna emateko prestatutako esperimentuak egiterik izango duzu. Adibidez, noizbait jarri al zara pentsatzen bihotzerrea duzunean zergatik hartzen duzun bikarbonatoa? Edota pixoihalak zergatik hartzen duten hainbeste ur? Hau guztia unibertsitateak eskaintzen dituen laborategi eta gainerako baliabideak erabiliz, eta unibertsitate bertan lanean ari diren irakasle eta ikertzaileen laguntzaz.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Laborategian oinarrizkoak diren hainbat eragiketa (pisaketa, disoluzioen prestaketa,etab)
- Zenbat tinta desberdin ditu boligrafo berdin batek? Kromatografian oinarritutako praktika.
- Zenbateko azidotasuna du ozpin komertzialak? Balora ezazu! Azido-base balorazioa.
- Asmatu pH-a koloretan oinarrituz. Adierazleak.
- Zenbat alkohol du ardo botila batek? Banatu dezagun ardoa osagaietan! Ardoaren destilazioa.
- Pixoihalek hainbeste ur zergatik xurgatzen duten azaltzea.
*OHARRA: eskainitako talderen batean ez bada pertsona kopuru minimora iristen, apuntatutako ikasle hauek beste talde batetara mugitzen saiatuko.
Egingo diren ekintzak
Lehenik, fakultateko irakasle batek harrera egingo die eta Kimikako graduaren oinarriak eta egungo gizartean duen garrantzia azalduko die. Ondoren, laborategira joan eta han ikasleek 4-5 esperimentu egingo dituzte fakultateko irakasle edo ikertzaile baten gidaritzapean. Esperimentuekin hasi aurretik, ikasleei azalduko zaie laborategiko segurtasun-arauak eta praktiketan zehar sortuko dituzten hondakinen kudeaketa nola egin.