Eduki publikatzailea

Praktikak aparatu topografikoekin

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Gradua: Ingeniaritza Zibila
  • Garapen-lekua (helbidea): Bilboko Ingeniaritza Eskola (II-M eraikina). Rafael Moreno Pitxitxi pasealekua, 2. 48013 Bilbao

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-14 Gaztelania Arratsaldez 14:30 – 15:30 9
2025-01-14 Euskara Arratsaldez 15:45 – 16:45 9

 

Jardueraren deskribapen laburra

Ingeniaritza zibilean zein antzeko arloetan gaur egun erabiltzen diren aparatu topografikoak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Plano topografikoak nola irakurri, eta eskala kontzeptua azalduko dira. Planimetria bat egiteko oinarrizko urratsak azaldu eta praktikatuko dira.

 

Egingo diren ekintzak

Egun erabiltzen diren aparatu topografikoak erakutsi eta bakoitzaren erabilpena azalduko da. Teodolito-takimetroa edota estazio-totala nola kokatu eta orientatu  puntuak neurtu ahal izateko praktikatuko da.