Eduki publikatzailea

Pentsatu, marraztu… eraiki!

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
  • Gradua: Arkitekturaren Oinarriak
  • Garapen-lekua (helbidea): Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Oñati plaza, 2. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-23 Euskara Goizez 11:00 – 13:30 65
2025-01-23 Gaztelania Goizez 11:00 – 13:30 65

 

Jardueraren deskribapen laburra

Planoetatik abiatuz, ikasleek, praktikan laguntzaile izango diren irakasleen laguntzaz, arkitektura-eraikin ezagun baten kartoizko maketa bat egingo dute. Ariketa praktiko honen bitartez, bi dimentsioko marrazkietatik hiru dimentsiotako errealitate fisikora dagoen jauziaz jabetuko dira ikasleak, eskalaren, tamainaren eta proportzioen arazoen hausnarketaz arkitekturaren espazialtasuna hobeto ulertuz. Ikasleek maketa egiten duten bitartean, Arkitekturaren Oinarrietako Graduari buruzko xehetasunak jasoko dituzte eta dituzten galderei era erantzuna emango zaie.

Jarduera praktikoaren helburuak:

  • Ikasleei arkitektura zer den modu hurbil eta praktiko batean azaltzea.
  • Arkitekturako bi dimentsiotako planoetatik hiru dimentsiotako eraikinetara dagoen jauzi kuantitatibo eta kualitatiboaz jabetzea.
  • Arkitekturaren Oinarrietako Graduari buruzko informazioa ikasleei ematea eta jardueraren amaieran eskolako FABLABa ere bisitatzea. 

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Praktika honetan ikasleek egingo duten maketaren bitartez, eraikin baten planoen diseinutik benetako eraikuntzara dagoen jauziaz jabetzea nahi da. Horrela, materialtasuna, eskala, tamaina eta espazialitatea bezalako gaiak landuko dira.

 

Egingo diren ekintzak

Ikasleei eraikin ezagun baten planoak (solairuak, sekzioak, aurretiko bistak) emango zaizkie haren diseinuaren maketa txiki bat egin dezaten. Ikasle bakoitzak maketa txiki ba egingo du, irakasleen jarraibideen laguntzaz.