Giza gorputzeko zelulen eta ehunen behaketa mikroskopikoa: ikusiz ikasi
- Jakintza adarra: Osasun Zientziak
- Campusa: Bizkaia
- Ikastegi antolatzailea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Gradua: Medikuntza
- Garapen-lekua (helbidea): Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-27 | Euskara | Arratsaldez | 16:00 – 18:00 | 25 |
2025-01-27 | Gaztelania | Arratsaldez | 16:00 – 18:00 | 25 |
2025-01-28 | Euskara | Arratsaldez | 16:00 – 18:00 | 25 |
2025-01-28 | Gaztelania | Arratsaldez | 16:00 – 18:00 | 25 |
2025-01-29 | Euskara | Arratsaldez | 16:00 – 18:00 | 25 |
2025-01-29 | Gaztelania | Arratsaldez | 16:00 – 18:00 | 25 |
Jardueraren deskribapen laburra
Mikroskopioaren bidezko behaketak gure giza gorputzeko zelulen eta ehunen fisiologia eta antolakuntzari buruzko informazio mordoa eskaintzen digu. Honek oraindik ere gaur egun hainbat eritasun diagnostikatzeko eskuragarri dagoen teknika ahaltsuenetariko bat izaten jarraitzen du.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Mikroskopio optikoaren erabilpena. Laborategiko praktika modalitatea erabiliz, ikasleari eremu argiko mikroskopioa erabiltzen irakatsiko zaio, gerora benetako lagin biologikoak aztertzeko erabil dezan.
- Ehun baten zelulak eta matrize estrazelularreko osagaiak identifikatzea, lagin histologikoetan. Lagin biologiko bat mikroskopioan aztertuz, ikasleek bertan zelulak eta egitura histologikoak bereizten ikasiko dute.
- Ehun baten zelulak eta matrize estrazelularreko osagaiak identifikatzea, histologia atlasetan. Oraingo honetan irudi histologikoen atlas bat aztertuz, ikasleek lehen ikusitako lagin biologiko berberean dauden zelulen eta egiturei buruzko informazio gehigarria eskuratu ahal izango dute, eta hasiera batean bereizi ez zituzten gauzez jabetu.
- 2D eta 3D arteko trantsizioa. Animazio digitalak erabiliz, ehun biologikoen benetako hiru-dimentsiozko egituren eta bi-dimentsiozko irudi histologikoen arteko loturak eta ezberdintasunak azpimarratuko dira.
- Behaketa mikroskopikoa eritasunen diagnosirako. Lagin osasuntsuen eta lagin patologikoen arteko konparaketa bat egingo da. Modu horretan, ikasleak jabetu egingo dira zeintzuk diren prozesu patologikoen aztarnak zelulen eta ehunen mailan, adibide konkretuekin (tumoreak).
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasketei buruzko informazioa. Hitzaldi bat eta galdera irekien txanda emango dira.
Egingo diren ekintzak
- Mikroskopioa erabiltzeko argibideak eta azalpenak.
- Lagin biologiko osasuntsuen behaketa, mikroskopioan.
- Mikroskopio birtualen erabilpena (web).
- Animazio birtualen erabilpena (web).
- Tumore laginen behaketa, mikroskopioan.
- Giza ehunen irudien atlasen erabilpena.