Eduki publikatzailea

Nola funtzionatzen du enpresa batek?

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoa)
  • Gradua: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  • Garapen-lekua (helbidea): Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Oñati Plaza 1. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-06-04 Euskara Goizez 10:00 – 13:00 30
2024-06-04 Gaztelania Goizez 10:00 – 13:00 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proposaturiko jardueraren bidez (hiru eskola praktiko, bakoitza 50 minutukoa), batxilergoko lehen mailako ikasleek enpresa motak aztertuko dituzte eta ekonomia zirkularra, ekonomia sozial eta solidarioa, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, etab. bezalako espiritu kritikoa pizten duten kontzeptu ekonomikoei buruz hausnartuko dute; Enpresarekin eta ekonomiarekin lotutako gaur-gaurko gaiak jorratuko dituzte, baita oinarrizko hainbat kontzeptu ekonomiko ere: enpresa sarea, sektoreak, BPG, fakturazio zifrak, estatuko eta nazioarteko merkatuak, lan merkatua eta abar; Azkenik, enpresa baten sail desberdinak aztertuko dituzte, eta, bereziki, merkataritza saila eta hango marketin plana.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Enpresa motak, ekonomia zirkularra, ekonomia sozial eta solidarioa, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, etab.
  • Enpresarekin eta ekonomiarekin lotutako gaur-gaurko gaiak eta kontzeptu ekonomikoak: enpresa sarea, sektoreak, BPG, fakturazio zifrak, estatuko eta nazioarteko merkatuak, lan merkatua eta abar.
  • Enpresa baten sailak eta, bereziki, merkataritza saila eta hango marketin plana.

 

Egingo diren ekintzak

Lehenengo kasu praktikoan, ikasleek ekonomiaren eta enpresaren oinarrizko kontzeptuak ikasi ahal izango dituzte. Euskal Herriko ekonomiarekin eta enpresekin lotutako gaur-gaurko gaiei buruzko bideo batzuk ikusiz, eta azaldutako kasuei buruzko informazio eta datu gehiago lortzeko joko batzuen bitartez, ikasleek inguruko enpresetako batzuen lorpenen edo gertaeren berri izango dute, eta, aldi berean, kontzeptu ekonomikoak landuko dituzte: enpresa sarea, sektoreak, BPG, fakturazio zifrak, estatuko eta nazioarteko merkatuak, lan merkatua eta abar.

Bigarren jarduera praktikoak gure sistema ekonomikoaren sekretuak azalduko dizkigu, eta ikasleei mugikorraren eta Mentimeter plataformaren bidez botako dizkiegun galderen inguruan hausnartzera bideratuko ditu ikasleak.

Azkenik, hirugarren kasu praktikoan, ikasleek enpresa batek zein arlo dituen eta arlo bakoitzak zein funtzio duen ikasiko dute (kontabilitate eta finantza saila, zergak, merkataritza eta marketina, giza baliabideak, etab.). Merkataritza sailean, produktu jakin bat sustatzeko bideo bat ikusiko dute; hala, mezua, hizkuntza estiloa, irudiak eta halakoak aztertuz, marketin plan egoki baten gaineko ondorioak aterako dituzte, beren proposamenean arrakasta izateko.