Emakumeak eta lan harremanak
- Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
- Campusa: Bizkaia
- Ikastegi antolatzailea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Graduak:
- Lan Harreman eta Giza Baliabideak
- Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak
- Garapen-lekua (helbidea): Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025/01/13 | Euskara | Goizez | 11:00 – 13:00 | 50 |
2025/01/13 | Gaztelania | Goizez | 11:00 – 13:00 | 50 |
Jardueraren deskribapen laburra
Helburuak:
- Bigarren Hezkuntzako ikasleak unibertsitate-munduaren errealitatera hurbiltzea.
- Irakasle orientatzaileen lana erraztea.
- Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako graduaren gizarte-ezagutza zabaltzen laguntzea eta interesa izan dezaketen ikasleak erakartzea.
Bi kasu praktiko proposatzen dira, lan-zientziei lotuak:
- Emakume langilearen egoeraren ikuspegi historikoa emango da, zinema tresna gisa erabilita (EUSKARAZ)
- Lan-zuzenbidearen praktika bat (GAZTELERAZ)
Lortu nahi diren emaitzak:
- Irakaskuntza ertainetako ikasleak lan-munduarekin lotutako hainbat jakintza-arlotan sartzea.
- Lan Harremanen eta Giza Baliabideen Graduan eskuratzen diren konpetentzia profesionalen garrantzia identifikatzea.
- Garapen Iraunkorraren Helburuekin lerrokatzea.
- Lan-harremanak eta giza baliabideak ikasteko bokazioak piztea.
- Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatearen jarduera zientifiko-teknikoa zabaltzea.
Landuko diren gaiak/edukiak
Hasierako saio labur batean ondokoak aurkeztuko dira:
- Tituluak dituen lanbide-aukerak.
- Tituluan landuko dituzten gaitasunak.
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean kanpo-praktikek duten garrantzia ikastegiak zientzia-ezagutza hedatzeko eta garatzeko egiten duen jarduera.
Praktiketan ondoko gaiak jorratuko dira:
- Emakumearen egoeraren bilakaera historikoa Lan Harremanetan.
- Emakumearen egoera juridikoa enpresan zenbait gertaeren aurrean.
Egingo diren ekintzak
GIZARTEAREN ETA LAN HARREMANEN HISTORIAKO PRAKTIKA (EUSKARAZ): emakume langileen berdintasunaren aldeko borroka luzea
Emakumeen lan-eskubideak lehen mailako gaia dira lan-munduan berdintasuna aldarrikatzen jarraitzen duten eragile eta mugimendu sozialentzat. Ariketa honen bidez, emakumeen lan-baldintzen aldaketak borroken ibilbide luzearekin bat datozela erakutsi nahi dugu historia sozialak eskaintzen dizkigun tresnekin.
LAN ZUZENBIDEKO PRAKTIKA (GAZTELERAZ): ordenamendu juridikoak haurdunaldian dagoen emakume langileari aitortzen dion babesa
Gure fakultatera etorriko diren batxilergoko ikasleekin egingo den praktikaren helburua ordenamendu juridikoak haurdunaldian dagoen emakume langileari aitortzen dion babesa ezagutzea eta aztertzea du helburu.