MotoStudent: lehiaketako motoak azpimuntatzea, instalazioak egin eta parametroen neurketa
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Graduak:
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Garapen-lekua (helbidea): Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Nieves Cano, 12. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-02-05 | Elebiduna | Arratsaldez | 16:00 – 19:00 | 20 |
2025-02-06 | Elebiduna | Goizez | 10:00 – 13:00 | 20 |
2025-02-06 | Elebiduna | Arratsaldez | 16:00 – 19:00 | 20 |
Jardueraren deskribapen laburra
Ekintza-praktikoan lehiaketa-motoen atalik nagusienak azalduko dira, beren funtzionamendua, era praktikoan:
- Lehiaketa moto baten azpimuntaketa desberdinak muntatuko dira.
- a. Osagai mekanikoak,
- b. Osagai elektrikoak,
- c. Bateria elektrikoa
- Parametro esanguratsuenak neurtuko dira.
- Trantsizio ekologikoa aztertuko da: konbustio motorretatik elektrikoetaraino.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Lehiaketa motoen muntaketa.
- Parametro esanguratsuenen neurketa.
- Lehiaketa motoen trantsizio ekologikoaren azterketa.
Egingo diren ekintzak
- Moto baten muntaketa mekanikoa: txasisa, balantza-sistema, gurpilak, etab.
- Muntaketa elektrikoa: zirkuitu elektrikoa, argiak, panela.
- Bateria muntaketa.
- Parametro esanguratsuen neurketa (osziloskopioa, ordenagailua).
- Trantsizio ekologiko: alderatuz konbustio motoa eta elektrikoa.