Eduki publikatzailea

Matematika bizirik

  • Jakintza adarra: Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Gradua: Matematika
  • Garapen-lekua (helbidea): Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-16 Euskara Arratsaldez 16:00 – 18:00 75
2025-01-16 Gaztelania Arratsaldez 16:00 – 18:00 75

 

Jardueraren deskribapen laburra

“Matematika Bizirik” proiektuaren helburua hau da, gure bizitzako eguneroko esparru askoetan matematikak daukan eragina erakustea. Aldi berean, erronka bati aurre egiteko matematikariak planteatzen dituen aukera praktikoak azalduko dira.

Batxilergoko ikasleak ditu jasotzaile, Matematika eta problemen ebazpenarekiko jarrera positiboa agertu badute. Bertaratutakoei parte hartze aktiboa eskatuko zaie.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Saioan zehar, modu praktikoan eta ikasleen parte hartze aktiboa bitarte, matematikaren hainbat gai azalduko da, guztiak interes handikoak, gaur egun, esaterako: kriptografia, jokoen teoria, konbinatoria eta arrazoinamendu logikoaren problemak, bistaratze geometrikoa ordenagailuko programen bidez eta beste. Saioaren atal batean azalduko dira matematikako unibertsitate ikasketen alderdi batzuk, Batxilergoan zehar garatutakoari kontrajarrita.

 

Egingo diren ekintzak

Saioan zehar, labur bada ere, gai bakoitzaren kontzeptu teorikoak garatuko dira eta gai bakoitzarekiko kasu praktikoak edo askotariko problemak, taldeka zein banaka, ebatz daitezen proposatuko.