Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Itzulpengintza eta interpretazioa, modalitateak: aldi-berekoa eta esaten ostekoa

  • Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Letren Fakultatea
  • Gradua: Itzulpengintza eta Interpretazioa
  • Garapen-lekua (helbidea): Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-30 Euskara Arratsaldez 16:00 – 18:30 25
2024-05-30 Gaztelania Arratsaldez 16:00 – 18:30 25

 

Jardueraren deskribapen laburra

  • Harrera eta Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketen azalpena
  • Bisita gidatua Fakultate eta Campusaren instalazioetara
  • Itzulpengintzari buruzko praktika bat laborategietan egin (itzulpen memorien erabilera, itzultzeko tresnak), eta Interpretazioari buruzko praktika bat egin (interpretazio-kabinen erabilera eta itzulpen modalitateak (aldi-berekoa, esaten ostekoa).

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketen eduki orokorra.
  • Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketen irtenbide profesionalak.
  • Itzulpengintzaren praktikak Fakultatean.
  • Interpretazioaren praktikak Fakultatean.
  • Praktikari dagokion atala garatzeko, ikasleak Itzulpengintza eta Interpretazio  laborategietara eramango ditugu. Azalpen teorikoak Gradu Aretoan edo Areto Nagusian emango dira.
  • Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko azpiegituretara.

 

Egingo diren ekintzak

Azalpen teorikoak

Ikasketa hauek hautatzen dituztenek, 4 urtetan zehar zer-nolako edukiak landuko dituzten azalduko zaie (ikasketa programaren azalpena, lantzen diren irakasgaien zergatia, etab). Bestalde, itzultzaile eta interpreteen irteera profesionalen gaineko azalpenak ere emango zaizkie. Horretarako, fakultate honetan ikasi duen, eta dagoeneko lanean ari den ikasle bat gonbidatuko dugu, ikasle berriei bere esperientziaren berri eman diezaien.

Laborategiko praktikak

Itzulpengintza: itzulpen laborategiak eskaintzen dituen abantailak erakutsiko zaizkie (itzulpen-memorien erabilera, filmak itzultzeko tresnak, etab.) Azpitituluak egiteko tresnak. Graduko irakasle bat arduratuko da aurkezpenaz.

Interpretazioa: interpretazio-kabina batean nola lan egiten den erakutsiko zaie. Horretarako, fakultateko ikasleekin kabinetan sartu, eta ariketa praktikoak egin ahalko dituzte. Graduko irakasle bat arduratuko da aurkezpenaz.