Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Geografiaren irakaskuntza eta informazioaren teknologia berriak lurralde-analisi eta -diagnostikorako tresna gisa

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Letren Fakultatea
  • Gradua: Geografia eta Lurralde Antolakuntza
  • Garapen-lekua (helbidea): Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-28 Euskara Arratsaldez 16:00 – 18:30 25

 

Jardueraren deskribapen laburra

Lurrazala osatzen duten geruzen eta geografiarekin zerikusia duten prozesuen sintesi txikia:

  • Litosfera. Harriak, higadura eta arriskua mendi-hegaletan
  • Hidrosfera. Ibaiak eta glaziarrak, egungo dinamikak
  • Biosfera. Landare-formazioak eta klima-aldaketa
  • Atmosfera. Klima eta eguraldia, nola aldatzen ari dira?
  • Antroposfera. Hiriak: nola planifikatzen eta eboluzionatzen diren, ba al dago alderik auzoen artean?, klima-aldaketaren aurrean ere bai?...

Gai horiek aurkeztea, eta, horretarako, hainbat material, mapa, datu eta informazio espaziala tratatzeko tresna erabiltzea, lurraldean elementu fisikoen eta giza elementuen artean ezartzen diren erlazioak ulertzeko eta geografiatik nola lantzen diren ulertzeko.

Hainbat ariketa egingo dira Letren Fakultateko geografia fisikoko eta kartotekako laborategiko gelak eta espazioak aprobetxatuz:

  • Datu klimatologikoak dituzten grafikoak interpretatzea, glaziarren murrizketa eta uholdeak eta mendi-hegaletako mugimenduak eragiten dituzten muturreko gertaerak azaltzen dituztenak, eta arriskuen prebentziorako mapa tematikoak egitearen garrantzia aurkeztea, plangintzan erabiltzen direnak.
  • hiri baten irudia irakurtzea, datuak interpretatu eta tratatzeko ariketa egitea, eta bereizketa-mapa bat egitea.
  • sailkapen eta analisi sedimentologikoko ariketa

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Gaurkotasuna duten lurralde-gaiak, ikuspegi geografiko batekin: giza jarduera lurraldean, euskarria eta baliabidea, ondarea eta arriskua. Iraunkortasunean ordenatzearen eta planifikatzearen garrantzia.
  • Geografiako eta Lurralde Antolaketako azterlanen eduki orokorra eta irteera profesionalak.
  • Bisita gidatua Arabako Campuseko laborategi eta azpiegituretara (Geografia, Kartoteka, ordenagailu-gelak, etab.), eta bertan jarduerak egitea.

 

Egingo diren ekintzak

  • Ikasleei harrera egitea Fakultateko areto nagusietako batean, eta Geografia eta Lurralde Antolamenduari buruzko ikasketak aurkeztea (helburuak, sarrera-profila, irteera-profila eta Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako ikasketen egitura), baita EHUn Geografia eta Lurralde Antolakuntza ikasteko arrazoiak ere:
    • a) Ikasketa Planak, ikasleek prestakuntza osoa jaso ahal izateko moduan diseinatuak;
    • b) Geografiako jakintza-arloetako giza baliabideen kantitatea eta kalitatea, ikasleak gehien interesatzen zaizkien arloetan espezializatu ahal izatea ahalbidetzen dutenak;
    • c) Fakultateak eta Campusak Ikasketa Planaren helburuak ezartzeko dituzten baliabide materialak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-aretoak); eta
    • d) SICUE/SÉNECA hitzarmenak eta beste hitzarmen batzuk ikasleen nazioartekotzerako.
  • Bisita gidatua laborategietara (Kartoteka eta Geografia Fisikoko Laborategia) eta Arabako Campuseko azpiegituretara (liburutegia, ordenagailu-gelak, etab.).
  • Tauletan, geografoek beren ikerketa- eta lanbide-jardueran egiten dituzten lanak azalduko dira.
  • Hainbat jarduera egitea Letren Fakultateko gune ezberdinetan: "Geografiaren irakaskuntza eta Informazioaren Teknologia berriak lurralde-analisi eta -diagnostikorako tresna gisa".