Eduki publikatzailea

Kazetaritza tailerra: irratia eta telebista ezagutu

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  • Gradua: Kazetaritza
  • Garapen-lekua (helbidea): Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-29 Euskara Goizez 10:00 – 13:00 30
2024-05-29 Gaztelania Arratsaldez 15:00 – 18:00 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

“Kazetaritza Tailerra: irratia eta telebista ezagutu” proiektuaren xedea Batxilergoko ikasleei irratiko kazetaritza lanaren ezaugarriak erakustea da, erredakzioari zein lokuzioari dagokienez. Halaber, ikastegiko instalazioak eta ekipamendua erakusteko eta titulazioko hainbat ikasgaitan egiten direnen antzeko ariketa bat egiteko ere balio izango du. Fakultateko azpiegiturak eta laborategiak erabiliz, ikasleak kazetari lanbidera hurbilduko dira, eta titulazioaren izaera eta edukia modu praktiko eta aplikatuan azalduko zaie.

Tailer praktiko honen helburua ikasleei irrati eta telebista estudio bateko oinarrizko funtzionamendua erakustea da, 1-2 minutu inguruko iraupeneko lan informatibo txiki baten erredakzioaren, lokuzioaren eta grabazioaren bidez.

Kasu honetan eta teknikaren konplexutasunarengatik minimoak izango diren alderdi teknikoetatik haratago, tailer honen helburua irratirako zein telebistako erredakzio informatikoko oinarrizko tekniken erakustaldi txiki bat egitea izango da. Horrez gain, Telepromterra erabiliz, ikasleek mikrofono aurrean irratirako testu bat eta telebistarako albiste bat lokutatuko dituzte.

Tailer labur honen xedea, beraz, ikasleei modu erraz batean ikus-entzunezko hedabideetako kazetaritza lanaren errealitatea erakustea eta lan horren funtsezko ezaugarri batzuk lehen eskutik ezagutzea.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  1. Hizkera informatiboaren ezaugarri nagusietarako hurbilketa bat egingo da, gaurkotasuneko kazetaritza testu labur bat idaztearen bidez. Irakasle arduradunek prentsa ohar bat edo agentzia teletipo bat emango dute, eta ikasleek horien eduki nagusiak berregin beharko dituzte albiste den elementu nagusia identifikatzeko.
  2. Jardueraz arduratzen diren irakasleek irrati eta telebista estudio baten funtzionamendua erakutsiko dute (grabazioa, nahasketa mahaia, etab.).
  3. Jardueraz arduratzen diren irakasleek mikrofono aurreko arnasketa eta lokuzio informatiboko teknikak azalduko dituzte.
  4. Ikasleek idatzitako lan informatibo baten grabazioa egingo da mikrofono aurrean.
  5. Grabatutako lanak entzungo dira eta, ikasgelan, ikasle parte-hartzaileek ariketaren emaitzaren gaineko beren iritziak trukatuko dituzte irakasleekin.

 

Egingo diren ekintzak

  1. Irrati zein telebista produkzioko oinarrizko teknika informatiboak azalduko dira.
  2. Testu informatibo labur bat idatziko da multimedia gelan.
  3. Irrati eta telebista estudioak bisitatuko dira eta bertako funtzionamendua azalduko da.
  4. Arnasketako eta lokuzioko oinarrizko teknikak azalduko dira.
  5. Ikasleek aurrez prestatutako lan informatiboa grabatuko dute estudioan.
  6. Ikasgelan, talde handian hitz egin eta esperientzia praktikoa baloratuko da.