Izan gaitezen komisario!
- Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Letren Fakultatea
- Gradua: Artearen Historia
- Garapen-lekua (helbidea): Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-13 | Elebiduna | Arratsaldez | 16:00 – 18:30 | 25 |
Jardueraren deskribapen laburra
- Harrera eta Artearen Historiako ikasketen azalpena.
- Bisita gidatua Fakultate eta Campusaren instalazioetara.
- Laborategian ekitaldi praktiko bat egitea: “Izan gaitezen komisario!
Landuko diren gaiak/edukiak
- Merkatu birtualaren eskaintza, eskaria eta oreka lortzea. Artearen Historiako ikasketen eduki orokorra.
- Artearen Historiako ikasketen irtenbide profesionalak.
- Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gela, etab.).
Egingo diren ekintzak
- Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean eta Artearen Historiako ikasketak aurkeztuko zaizkie (helburuak, ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen egitura) eta EHUn Artearen Historia ikasteko arrazoiak:
- a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan.
- b) Artearen Historiako irakasleen berri ematea, haiek baitira ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak.
- c) Baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean Ikasketa-planaren helburuak gauzatu ahal izateko.
- d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
- Bisita gidatua laborategietara (multimedia-laborategia, autoikaskuntza-laborategia), eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
- Praktika bat egitea laborategian: “Izan gaitezen komisario!”. Komisarioak erakusketak antolatzen dituzten adituak dira. Ariketa honetan gai desberdinetatik abiatuko gara erakusketa baten kontzeptua eta artelanak nola lotzen diren ikusteko, eta nola hurbil ditzakegun lanak haien artean kontzeptuaren bitartez. Irakasleak emandako gaietarako artelan aproposak bilatuko dituzte ikasleek, eta horrela, erakusketa gela birtual desberdinak osatuko ditugu elkarrekin.