Itsasoan bizirauteko teknikak
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Bizkaia
- Ikastegi antolatzailea: Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Gradua:
- Itsasketa
- Nautika eta Itsas Garraioa
- Garapen-lekua (helbidea): Bilboko Ingeniaritza Eskola. Portugaleteko eraikina. María Díaz de Haro, 68. 48920 Portugalete
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-14 | Gaztelania | Goizez | 11:00 – 13:00 | 12 |
2025-01-15 | Gaztelania | Goizez | 11:00 – 13:00 | 12 |
Jardueraren deskribapen laburra
Pentsatu al duzu inoiz nola egiten zaion itsasoko larrialdi bati? Itsasontzi batean, lurretik milaka kilometrora, ezin da kanpotik laguntzarik jaso. Jarduera honetan, itsasontzi bateko tripulatzaileak hondoratze edo sute baten bizirauteko nola prestatzen diren ikasiko dugu.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Itsasoan bizirauteko teknikak.
- Suteen aurkako teknikak.
- Itsas korapiloak egitea.
Egingo diren ekintzak
Itsasoan bizirauteko oinarrizko praktikak egingo dira suteen edo abandonuen kasuan. Salbamenduko gailuak nola erabiltzen diren ikusiko dugu, hala nola baltsak, jantziak eta txalekoa, eta suteen aurkako teknikak ikasiko ditugu mahukekin eta su-itzalgailuekin.Jarduera osatzeko, marinel korapiloen tailerra egingo da.