Eduki publikatzailea

Ingurumenaz kezkatuta? Zatoz gurekin!

  • Jakintza adarra: Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Farmazia Fakultatea
  • Gradua: Ingurumen Zientziak
  • Garapen-lekua (helbidea): Farmazia Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea 7. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-20 Gaztelania Arratsaldez 15:00 – 18:00 25
2025-01-21 Euskara Arratsaldez 15:00 – 18:00 25

 

Jardueraren deskribapen laburra

ngurumen Zientzietako ikaslegaiei zuzendutako jarduera honen bidez, ezagutza-arlo desberdinei dagozkien lanbidearen hainbat balizko jarduera irakatsi nahi dira. Horren ondorioz, proposaturiko jarduerak ingurumen- zientzialari batek ingurune-departamentu edo ingurune-aholkularitza batean egin dezakeen lanarekin erlazionatuta eta lurraldearen analisi eta diziplina anitzeko ebaluazioan lerrokatuta daude; halaber, hainbat helburutara bideratura daude, hala nola, lurralde baten ingurune-balorazioa, ingurumen- inpaktuaren azterketa edo lurralde-antolamendua.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Ingurune-alde handia duten bi eremuri (baso eta landaketa edo ingurune natural eta hirikoa, adibidez) dagozkien gaiak landuko dira. Habitat horiek ikuspegi geologiko eta ekologikotik nola aztertu aurkeztuko da, botanika eta edafofaunan zentratuta azken kasu horretan. Horretaz gain, kutsaduraren arazoa landuko da, plastikoek eragindakoa, gehien bat, eta baita Nazio Batuen Erakundeak (NBE) garapen jasangarriari buruz ezarritako helburuen gainean gogoeta egin ere.

 

Egindo diren ekintzak

Ikasleek titulazioari buruzko (eskuratu beharreko gaitasunak, lanbide- aukerak, eta abarrak) atariko hitzaldia entzungo dute, baita egingo diren jardueren deskribapen laburra ere eta NBEk proposatutako garapen jasangarrirako 17 helburuak aurkeztuko dira.

  1. Lehenik eta behin, pare esteroskopiko batekin nola lan egin ikasiko dute, eta lurraldearen ezaugarri fisiko zein botanikoen gaikako mapak delineatu ahal izango dira, ingurune naturala hobeto ulertzeko ezinbestekoak baitira.
  2. Jarraian, gure inguruko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieak erakutsiko zaizkie ikasleei eta haiek identifikatzeko tresnak eskaini. Landareen ezaugarri morfologikoak aztertu eta euren preferentzia ekologikoekin lotzearekin batera, ezaugarriotan oinarrituta ingurune bat landareak erabilita nola interpretatu azalduko zaie.
  3. Ondoren, gure hurbileko ingurunean dauden hainbat landare-espezieren egoera fisiologikoa aztertuko dute ikasleek, parametro fisiologiko desberdinak aztertuz. Horrela, landare horien karbono dioxidoa finkatzeko gaitasuna eta, beraz, haien ingurumeneko kalteak murrizteko gaitasuna analizatuko dute.
  4. Halaber, Riverside motako laztabinaren bidez lurzoru-lagin bat hartuko da. Lurzoruko organismoak (edafofauna) erauzteko Berlese-Tullgren inbutuaren metodoa erabiliko dute eta lurzoruan bertan bizi diren organismoen aniztasuna behatuko dute lupen bidez.
  5. Azkenik, NBE-k proposatutako hainbat garapen jasangarrirako helburu aipatuko dira, hain zuzen ere norberak bere kabuz aldaketak eragin ditzakeen helburuak, adibidez gazteleraz 4R bezala aipatzen direnak, murriztu, berrerabili, konpondu eta birziklatu. Gainera, plastiko arruntenen ezaugarriak ikasiko dira, beraien sailkapena, birziklatzeko aukerak, …