Ingeniaritza zibila: lurraldea eraikiz
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Gipuzkoa
- Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
- Gradua: Ingeniaritza Zibila
- Garapen-lekua (helbidea): Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza, 1. 20018 Donostia
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-22 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:30 – 18:00 | 20 |
2025-01-22 | Euskara | Arratsaldez | 15:30 – 18:00 | 20 |
Jardueraren deskribapen laburra
Proiektu honetan Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak izan daitezkeenak titulaziora gerturatuko dira, eduki akademikoak eta ikasketen bukaeran eduki ditzaketen lan-irteerak ezagutuz.
Ohartu gara Batxilergoko ikasleek eta eraikuntzarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek (Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak izan daitezkeenek, alegia) ez dutela ezagutzen zertan datzan gradu horien ikasketa.
Horregatik, beharrezkoa da, lehenik eta behin, Ingeniaritza Zibileko Graduko titulua eta ingeniariaren lanbidearen zeregina eta interesa argitzea eta ezagutaraztea ikasleei. Horretaz gain, ikasketa horiek gaur egungo gizartean daukaten garrantziaren berri eman beharko zaie.
Azkenik, Ingeniaritza Zibileko profesionalak dituen lan-ingurunearen ezaugarriak azalduko zaizkie Batxilergoko ikasleei.
Hona hemen proiektu honen helburuak:
- Ikasle kopuru egoki bati tituluaren eta lan-aukeren berri ematea.
- Ikasle izan daitezkeen gazteak motibatu, eta matrikula kopuruak gora egin dezan lortzea.
- Batxilergoan kalifikazio onak dituzten ikasleak hautematea.
Landuko diren gaiak/edukiak
- i- Ingeniaritza Zibileko Graduko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
- ii- Lanbidea eta lan aukerak.
- iii- Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
- Enpresa eta GKE lankidetzako proiektuak.
- Profesionalek emandako hitzaldiak.
- Obra zibiletara egindako bisitak.
- Praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.
Egingo diren ekintzak
I) Ikasketak
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren ezaugarriak eta Eskola honek eskainitako ikasketa-plana aurkeztuko zaizkie.
- Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularrarekin ikasketa hauek daukaten harremana nabarmenduko zaie.
- Master-ikasketak egiteko aukera ere badaukatela azalduko zaie.
- Tituluak dituen lan-aukerak aipatuko zaizkie.
II) Praktikak
Hurrengo praktikak burutuko dira:
- Egituren diseinuarekin erlazionatutako praktika.
- Mugikortasun jasangarria.
III) Tituluko profesionalak
Lan-eskarmentua duen Ingeniaritza Zibileko Graduko profesional bati edota azken kurtsoan dagoen ikasle bati taldeko elkarrizketa egingo diote.