Eduki publikatzailea

Ingeniaritza mekanikoa ikuspuntu praktiko batetik

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Gradua: Ingeniaritza Mekanikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza, 1. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-21 Gaztelania Goizez 10:00 – 11:15 30
2025-01-21 Euskara Goizez 12:00 – 13:15 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Euskal Herria industria tradizio handiko eskualdea da, eta bertan fabrikazioa, automobilgintza edo energia sortzea bezalako sektoreek garrantzi ekonomiko handia dute. Bestalde, makina-erreminta, historikoki euskal industriari lotua, funtsezko zutabe izaten jarraitzen du fabrikazio aurreratuan, sektore aeronautikoa, automobilgintza eta makineria-eraikuntza bezalako sektoreetarako oso zehaztasun eta kalitate handiko osagaien garapenean lagunduz.

Proposatzen diren laborategi praktika hauetan Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egunero erabiltzen ditugun tresnekin lan egin ahal izango dute ikasleekk.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Ingeniaritza Mekanikako Graduko tituluarekin zerikusia duten praktikak, batez ere, Ekoizpen eta Fabrikazio sistemen inguruan. Ingeniaritza Mekanikako laborategietan praktikak. Fabrikazio Aurreratuari eta Errendimendu Handiko Mekanizazioari arreta berezia ipiniko da. Ikasleei problemak ebazteko eta erabakiak hartzeko eskatuko zaizkie, Mekanizazio lantegi batean egongo balira bezala.

 

Egingo diren ekintzak

I) Harrera eta taldeen antolaketa 
Laborategietan egingo diren praktikak aurkeztuko zaizkie.

II) Laborategiak ezagutzeko bisita
Titulazioko laborategiak ezagutuko dira, eta han egiten diren ekintzak adibide praktikoen bitartez azalduko dira.

III) Inkesta
Inkesta pasako zaie.