Ingeniaritza elektrikoa. Oraina eta etorkizuna
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Gipuzkoa
- Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
- Gradua: Ingeniaritza Elektrikoa
- Garapen-lekua (helbidea): Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza, 1. 20018 Donostia
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-22 | Euskara | Goizez | 11:00 – 13:00 | 16 |
2025-01-22 | Gaztelania | Goizez | 11:00 – 13:00 | 16 |
2025-01-22 | Euskara | Arratsaldez | 15:00 – 17:00 | 16 |
2025-01-22 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:00 – 17:00 | 16 |
Jardueraren deskribapen laburra
Proiektu honen helburua industria ingeniaritzan interesatuta dauden Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleengana gerturatzea da. Ingeniaritza Elektrikoko graduari buruzko azalpenak emango zaizkie, graduaren ikasketa-planaren ezaugarriak jakinarazteaz gain, etorkizuneko erronkak ezagutaraziz (sorkuntza banandua, ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, etab.), bai eta ikasketak amaitu ondoren izango dituzten lan-irteera profesionalei buruzko informazioa ere.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Ingeniaritza Elektrikoko gradua: ikasketa-plana, praktikak eta laborategiak.
- Ingeniaritza Elektrikoaren etorkizuneko erronkak.
- Lan-irteerak/irteera profesionalak.
- Eskolaren harremanak lan-eremuarekin: bisitak ikasketetan zehar, inguruko enpresetan borondatezko praktikak eta Graduaren Amaierako Lana egiteko aukera.
Egingo diren ekintzak
- Ikasketa-planaren eta titulazioaren lan-irteeren aurkezpena.
- Ingeniaritza Elektrikoko graduko ikasle-ohi edo/eta ikasle batekin taldeko elkarrizketa egingo da, bere ikasketa-bizikizunak eta laneko esperientzia azalduko dituelarik.
- Laborategiak erakutsiko zaizkie eta zenbait jarduera praktiko egiteko aukera emango zaie.
- Irakasgai batzuen adibide praktikoak erakutsiko dira.