Gizarte langintza gizartean ezagutaraztea
- Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Vitoria-Gasteiz)
- Gradua: Gizarte Langintza
- Garapen-lekua (helbidea): Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Apraiztarrak, 2. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-17 | Euskara | Goizez | 10:30 – 12:30 | 50 |
2025-01-17 | Gaztelania | Goizez | 10:30 – 12:30 | 50 |
Jardueraren deskribapen laburra
Jardueraren helburua Gizarte Langintzak gure gizartean duen garrantzia ikustaraztea da. Horretarako, lanean dauden hiru gizarte langile gazte eta praktikak egin dituen 4. mailako ikasle batek hitzaldi eta talde dinamika baten bitartez, gizarte langintzak gure gizartean duen funtzioa azalduko dute.
Landuko diren gaiak/edukiak
Hitzaldi honetan praktiketako ikasle eta profesionalaren ikuspuntuak erlazionatuko dira eta adibide praktikoetatik abiatuta, hitzaldira datozen ikasleek Gizarte Langintzaren garrantzia eta funtsa ezagutuko dute.
- Gizarte Langintzaren oinarriak
- Gizarte Langintzaren praktika profesionala
- Gizarte Langintzaren ikasketa prozesua
Egingo diren ekintzak
Hitzaldi honen bitartez, batxilergoko ikasleek, praktiketako ikasleek eta gizarte langileek galdera hauek landuko dituzte:
- Zer da zuretzako gizarte langintza?
- Praktikak gizarte langilearen formakuntzan
- Landa eremuan praktikak egiten dituen ikaslearen perfila.