Eduki publikatzailea

FIEz Blai

  • Jakintza adarra: Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Graduak: Gradu Bikoitza: Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-06-10 Euskara Goizez 9:30 – 13:00 18
2024-06-11 Gaztelania Goizez 9:30 – 13:00 18
2024-06-12 Euskara Goizez 9:30 – 13:00 18

 

Jardueraren deskribapen laburra

FIE en Acción-FIEz Blai ekimenaren helburua batxilergoko ikasleak Fakultatera urtero modu aktiboan hurbiltzea da; horrela, ikasleek beraien eguneroko esperientziatik hurbil dauden zenbait praktika arrunt egingo dituzte, oro har zientzia eta teknologiarekiko duten erakarpena sustatzeko bide gisa. Horrez gainera, komunikazio-bide berri bat irekitzen da unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean. Egoera horrek, berriz, gure zereginak eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, eta baliteke ikasleen sarbide-profila hobetzea ere. Funtsean, FIE en acción-FIEz Blai ekimenean proposatzen diren jarduerek bai Fisikan, Ingeniaritza Elektronikoan edo bien Gradu Bikoitzean interesa duten bigarren hezkuntzako ikasleen itxaropenak ase nahi dituzte.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Difrakzioa eta argi-iturri desberdinen espektroak (CD/DVD baten bitartez espektroskopio bat eraikitzea; CD/DVD baten pisten neurriaren neurketa, eta abar).
  • Mikrouhin-labea eta Faradayren Kaiola (uhin elektromagnetiko geldikorren eta haien abiaduraren analisia, “detektagailu” moduan urtzen diren gazta-xaflak erabilita; mikrouhin-labea Faradayren Kaiola moduan erabiltzea, labearen eremu elektromagnetikoaren eraginez, bonbillak piztea; etab.).
  • Indukzio elektromagnetikoa (ikasleek motorrak eratuko dituzte, metal-harilkatze batekin, pila batekin eta iman batekin). 
  • Hutsarekin lotutako esperimentu samurrak eta askotarikoak: besteak beste, airean dauden objektuetan Arkimedesen bultzadak eragindako ondorioak ikusi ahal izango dira, eta baita Magdeburgoren hemisferioek egindako atmosfera-presioaren eragina, uhin mekanikoak hedatzeko euskarri materiala nola behar den grabitatearen azelerazioaren konstantzia, etab. 

 

Egingo diren ekintzak

Saio bakoitzean 18 ikaslek hartuko dute parte, eta aipatutako praktiketako 3 gauzatu beharko dituzte.). Gainera, Fisika edo Ingeniaritza Elektronikoko  ikerkuntzako laborategi bat bisitatuko da.