Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Itsasontzi baten kroskoaren fabrikazioa 3D inprimaketa eta moldatze tekniken bidez

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Graduak:
    • Itsasketa
    • Nautika eta Itsas Garraioa
  • Garapen-lekua (helbidea): Bilboko Ingeniaritza Eskola. Portugaleteko eraikina. María Díaz de Haro, 68. 48920 Portugalete

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-17 Elebiduna Goizez 10:30 – 13:00 12

 

Jardueraren deskribapen laburra

Jarduerak tailer formatua izango du. Lehenengo eta behin materialei buruzko praktika bat egingo dugu, erretxina biodegradagarrizko ontzi txiki baten kroskoa eginez. Ontzigintzan ikasteko jarduerak egingo dira ere eta 3D inprimaketa eta diseinu teknikei buruzko ekintza sinpleak. Jarduerak 2 ordu eta erdi inguru iraungo du.

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Ontzigintza: flotagarritasuna, egonkortasuna eta hidrodinamika.
  • Material biodegradagarria.
  • 3D inprimaketa eta moldekatze bidezko fabrikazio-teknikak.
  • Jasangarritasuna eta itsas kutsaduraren prebentzioa.

 

Egingo diren ekintzak

  • Itsasontzien diseinurako sarrera, jarduera praktikoen bidez: ontzien flotagarritasunari, egonkortasunari eta hidrodinamikari buruzko jarduera praktikoa.
  • 3Dko inprimaketa tekniken bidez ontzi baten kroskoa proposatzea eta diseinatzea, material biodegradagarriak erabiliz.
  • Erretxina biodegradagarriz moldekatzea, 3Dko pieza inprimatuetatik krosko bat egiteko.