Eduki publikatzailea

Ezagutu gure sorkuntza eta diseinuko gradua

  • Jakintza adarra: Diseinua.
  • Campusa: Leioa (Bizkaia)
  • Ikastegi antolatzailea: Arte Ederren Fakultatea
  • Gradua: Sorkuntza eta Diseinua
  • Garapen-lekua (helbidea): Arte Ederren Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-17 Gaztelania Goizez 10:00 – 13:30 20
2025-01-17 Euskara Goizez 10:00 – 13:30 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Saio praktiko batzuen bidez Sorkuntza eta Diseinu Gradua laburki ezagutzera emateko jarduera.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Sistema Grafikoaren kontzeptua. Sistema kontzeptua Diseinu Grafikoaren arlo desberdinetan; arlo bakoitzari lotutako proiektuen erakusketarekin. Moduluaren kontzeptua eta izan ditzakeen aplikazioak.

Diseinu eta jasangarritasun-proiektuak. Giza irudiaren marrazkia.

 

Egingo diren ekintzak

Lehenik eta behin, sistemaren kontzeptuaren bitartez, diseinu grafikoaren arlo ezberdinetan zehar ibilbide bat egingo da, ikasle eta ikasle ohien lanak erakutsiz. Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) helburuak zehaztea eta identifikatzea Gradu Amaierako Lan batzuetan. Gainera, sistemaren kontzeptua praktikan jarriko dugu moduluekin esperimentatuz, karaktere alfabetikoak eta zeinu ikonografikoak sortzeko.

15 minutuko atsedenaldiaren ondoren, giza irudiaren marrazketaren hastapena egingo dugu. Horretarako, paperak, karrozero-zinta eta marrazketa-papera izango ditu eskura ikasleak, giza irudiaren apunte azkarrak egiteko. Paperetan nola lan egin, orbanaren kontzeptua, ahokaduraren eta tentsioen oinarrizko kontzeptuak ikusiko ditugu.