Euskal ikasketak mahatsaren eta ardoaren lurraldean: ibilbide etimologikoa
- Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
- Campusa: Araba
- Ikastegi antolatzailea: Letren Fakultatea
- Gradua: Euskal Ikasketak
- Garapen-lekua (helbidea): Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-15 | Euskara | Arratsaldez | 16:00 – 18:30 | 30 |
Jardueraren deskribapen laburra
- Harrera eta Euskal Ikasketako graduaren azalpena.
- Bisita gidatua Fakultatearen eta Campusaren instalazioetara.
- Gelan ekitaldi praktiko bat egitea: “Euskal Ikasketak mahatsaren eta ardoaren lurraldean: Ibilbide etimologikoa”.
Jarduera praktiko honen helburu nagusia da ikasle bisitariei etimologiaren garrantzia erakustea, kasu honetan, mahats hitza aitzakia moduan hartuta Euskal Ikasketen graduan ikasten diren edukiekin lotura eginez.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Euskal Ikasketako graduaren eduki orokorra.
- Euskal Ikasketako graduaren irtenbide profesionalak.
- Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko azpiegituretara (Liburutegia, ordenagailu-gela, etab.).
Egingo diren ekintzak
- Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean eta Euskal Ikasketako gradua aurkeztuko zaie (helburuak, ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen egitura) eta EHUn Euskal Ikasketak ikasteko arrazoiak:
- a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan.
- b) Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketako irakasleen berri ematea, haiek baitira ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak.
- c) Baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean ikasketa-planaren helburuak gauzatu ahal izateko.
- d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
- e) Titulazio bikoitzerako hitzarmena Baionako UPPAko Euskal Ikasketak graduarekin, ikasleek bi titulu eskuratzeko bidea ematen duena.
- Bisita gidatua laborategietara (Fonetika-laborategia, Psikolinguistika-laborategia, Multimedia-laborategia, autoikaskuntza-laborategia, Interpretazio-laborategia, etab.) eta Arabako Campuseko azpiegituretara (liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
- Praktika bat egitea ikasgelan: “Euskal Ikasketak mahatsaren eta ardoaren lurraldean: Ibilbide etimologikoa”.