Eduki publikatzailea

Eraikitzeko diseinatu: industria diseinuan erabiltzen diren gaur egungo tresna teknologikoekin lan egin nahi al duzu eta ezagutu nahi al dituzu prozesuaren fase ezberdinak? Zer diseinatuko dugu, iturri bat? Balbula bat? Hondeamakina bat?

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
  • Gradua: 
    • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
    • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
    • Ingeniaritza Mekanikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Nieves Cano, 12. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-21 Gaztelania Goizez 09:00 – 12:00 20
2025-01-21 Euskara Goizez 10:30 – 13:30 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Hondeamakina baten konponenteak diseinu, kalkulu eta ekoizpen prozesua:

  • Hondeamakinaren zati baten diseinua eta kargak jasaten dituen ala ez konprobatzea.
  • Objetuen 3D eskaneatze-prozesuak, ekoizpen-sistemaren alderantzizko ingeniaritzarako
  • Egindako diseinuaren fabrikazioa, 3D inprimagailu bat eta fresatzeko makina bat erabiliz.
  • Hondeamakinaren ekoizpen materialaren hausturaren saiakuntza mekanikoa.
  • Hondeamakinaren ‘mekanoa’ muntatuko du ikasle bakoitzak.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Piezen diseinua CAD sisteman.
  • Piezaren kalkulu mekanikoa ordenagailuz 
  • Mekanizazio estrategien diseinua.
  • Osagaietako bat 3Dn inprimatzea eta osagaien 3D eraikuntza
  • Osagaietako materialaren haustura-saiakuntza
  • 3D eskaneatzea eta alderantzizko ingeniaritza.

 

Egingo diren ekintzak

Osagai baten diseinua eta kalkulua.

  • 3D modelatua CAD programa baten bidez.
  • Kalkulu mekanikoa FEM programa baten bidez
  • Nola mekanizatuko den planteatu CAD programa baten bidez.
  • Piezetako baten prototipoa 3Dn inprimatuta eta fresadora bat erabiliz.
  • Mekano txiki baten muntaia.