Eduki publikatzailea

Eraikitzeko diseinatu: industria diseinuan erabiltzen diren gaur egungo tresna teknologikoekin lan egin nahi al duzu eta ezagutu nahi al dituzu prozesuaren fase ezberdinak? Zer diseinatuko dugu, iturri bat? Balbula bat? Hondeamakina bat?

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
  • Gradua: 
    • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
    • Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
    • Ingeniaritza Mekanikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Nieves Cano 12. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-28 Gaztelania Goizez 09:00 – 12:00 20
2024-05-28 Euskara Goizez 10:30 – 13:30 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Hondeamakina baten konponenteak diseinu, kalkulu eta ekoizpen prozesua:

  • Hondeamakinaren zati baten diseinua eta kargak jasaten dituen ala ez konprobatzea.
  • Objektuak 3D eskaneatzeko prozesuak, produkzio-sistemaren alderantzizko ingeniaritzarako.
  • Buruturiko diseinua ekoiztu egingo da 3D inprimagailuaren bidez eta fresadora bat erabiliz.
  • Hondemakinaren ekoizpen materialaren hausturaren saiakuntza mekanikoa.
  • Hondeamakinaren ‘mekanoa’ montatuko du ikasle bakoitzak.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Piezen diseinua CAD sistema bidez.
  • Piezaren kalkulu mekanikoa ordenagailuz
  • Mekanizazio estrategien diseinua.
  • Osagaietako bat 3Dn inprimatzea eta mekanizatzea.
  • Materialaren haustura-saiakuntza.
  • Osagaien 3D eraikuntza.
  • Geometriaren mekanizazioa.
  • 3D eskaneatzea eta alderantzizko ingeniaritza.

 

Egingo diren ekintzak

Osagai baten diseinua eta kalkuloa.

  • 3D modelatua CAD programa baten bidez.
  • Kalkulo mekanikoa FEM programa baten bidez
  • Nola mekanizatuko den planteatu CAD programa baten bidez.
  • Piezetako baten prototipoa 3Dn inprimatuta eta fresadora bat erabiliz.
  • Mekano txiki baten muntaia.