Community manager egun batez: lagunduko diguzu publizitatea eta harreman publikoetako gradua sustatzen?
- Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
- Campusa: Bizkaia
- Ikastegi antolatzailea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Gradua: Publizitatea eta Harreman Publikoak
- Garapen-lekua (helbidea): Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2025-01-30 | Gaztelania | Goizez | 10:00 – 13:00 | 45 |
2025-01-30 | Euskera | Arratsaldez | 15:00 – 18:00 | 45 |
Jardueraren deskribapen laburra
Zertan dira antzekoak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalak, Netflix, Marta Díaz, Mugarik Gabeko Medikuak, Ibai Llanos eta Adidas? Hona erantzuna: horiek denak markak dira, eta beraiengandik heltzen zaizkigun irudiak, mezuak eta albisteak ez dira ausazkoak edo espontaneoak; izan ere, planifikazio zaindua dute atzetik.
Hedabide digital berrien bitartez eta, zehazki, sare sozialen bitartez hedatzen den komunikazio komertzial, korporatibo eta instituzionalaren ardura duen profil profesionala komunitate birtualen kudeatzailea da, edo, argot profesionalean, Community Manager-a.
Proposatzen dugun jarduera praktiko honetan, ikasleek UPV/EHUko Publizitate eta Harreman Publikoen Graduaren komunitate birtualaren kudeatzaile rola hartuko dute egun batez, xede-talde desberdinei irudi egokia komunikatuko dizkieten edukiak sortuz eta argitaratuz.
Helburuak honako hauek dira:
- Onlineko sare sozialetako egungo komunikazio komertzial, korporatibo eta instituzionalaren jarduerak ezagutzea.
- Ikasleek sare sozialetan duten esperientzia eta ezagutza publizitatearen lanbidean nola aplikatu daitekeen ohartaraztea.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Komunikazioaren planifikazioa eta kudeaketa sare sozialen bitartez.
- Marka baten komunitate birtualaren kudeatzailearen eginkizunak.
Egingo diren ekintzak
Sare sozialetarako edukiak planifikatu, sortu eta argitaratzea:
- Logo, kartel eta infografiak diseinatzea.
- Elkarrizketak egitea.
- Ikus-entzunezko pieza laburrak grabatzea.
- Albiste eta artikuluak idaztea.