Eduki publikatzailea

Hezkuntzaren etorkizuna aldatzeko prest? Aukeratu pedagogia

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Gradua: Pedagogia
  • Garapen-lekua (helbidea):  Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA I). Tolosa etorbidea, 70. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-23 Euskara Goizez 10:00 – 13:30 25

 

Jardueraren deskribapen laburra

Jarduera honen bidez, Batxilergoko, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte Irakaskuntzetako eta Kirol Irakaskuntzetako ikasleak Pedagogiaren lanbideak gaur egun eskaintzen dituen jarduera-esparruetara hurbildu nahi dira. Gizartean gutxi ikusarazitako lanbide hori zabaltzeko, prestakuntza-jarduera multzo bat proposatzen da. Jarduera horiekin, alde batetik, Pedagogiaren lanbidearen oinarrizko nozio batzuetara hurbilduko dira modu praktikoan, introspektiboan eta gogoetatsuan, lanbide horretan jarduteko dituen ezaugarriei buruz pentsaraziko diotenak. Bestalde, pedagogiako etorkizuneko profesionalek (praktikak amaitu berri dituzten 4. mailako ikasleek) parte hartuko duten jarduera bat proposatuko da (esaterako, mahai-inguru bat edo adituen panela teknika), batxilergoko ikasleek pedagogiako profesionalaren benetako lana ikus dezaten eta, aldi berean, haren zalantzak eta etorkizuneko proiekzioak eztabaidatu eta kontrastatu ahal izan ditzaten.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Jarduera honen xedea, oro har, Batxilergoko, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte Irakaskuntzetako eta Kirol Irakaskuntzetako ikasleak hurbiltzea da, Pedagogiaren lanbideak mundu aldakor honetan eskaintzen duen jarduteko aukera ezberdinak ikus dezaten. Hezkuntza bihurtu den mundu aldakor eta eraldatzaile honen aurrean, Pedagogiako profesionalok erantzun eta jardun egin behar dugu.

Jarduera osoaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Pedagogiako Graduari buruzko oinarrizko nozioak aztertzea; izan ere, hezkuntzaren hainbat arlotako esku-hartzean historia luzea duen lanbidea da, bai eta gaur egungo lanbidea ere, gizarte postmodernoak aldaketa zorabiagarriak adierazten ditu eta erantzun hezigarriak behar dituelako jaso.
  • Pedagogiaren jardun profesionalerako behar diren ezaugarriei buruz hausnartzea.
  • Pedagogiako etorkizuneko profesionalekin (4. mailako ikasleak, jarduera-eremu desberdinetako espezialistak: Gizartea eta Kultura, Prestakuntza eta Enpresa, Ikerketa eta Hezkuntza) jardun, profesioa zertan datzan hitz egitea, eztabaidatzea eta kontrastatzea.

Ikasleei planteatzen zaizkien galderak, gai eta/edo eduki hauen bidez garatuko dira:

  • Zer da pedagogia? Graduaren jatorria eta bilakaera azaldu. Beste Gizarte Zientzia gradu batzuekiko espezifikotasuna eta loturak. EHUko Pedagogiako Graduaren aurkezpena. Jarduera-eremu ohikoenak eta gaur egun ohikoenak diren esku-hartze eremuak, bai eta sortzen ari diren beste eremu batzuk aurkeztu.
  • Zer ezaugarri, trebetasun eta abilezi behar dira, hasiera batean, pedagogiako profesional ona izateko?
  • Zer lan egiten du pedagogo batek? Zeintzuk dira jardun-eremuen arabera erakutsi beharreko konpetentziak, zeintzuk diren garatu beharreko funtzioak, zeintzuk aurre egin beharreko dilema etikoak, zeintzuk eta nolakoak diren gaur egun Pedagogiak dituen erronkak...

 

Egingo diren ekintzak

Eskaintzen den prestakuntza-proposamena ondo bereizitako ekintzak dituzten lau uneren inguruan antolatuko da.

1. Hasierakoa. Pedagogiaren inguruko elkarrizketa bidezko azalpena egingo da, parte hartzen duten ikasleekin batera, kontzeptuarekin ohitzeko eta, batez ere, gizartean profesional jakin batzuen bidez bistaratzeko. Lanbidean eta lanean jarduteko eta garatzeko eremuak nabarmenduko dira. Era berean, EHUk eskainitako Pedagogiako Graduaren oinarrizko informazio nagusia proiektatuko da.

2. Norbera ezagutzea. Lego Serious Play-k* zuzendutako dinamika baten bidez gauzatuko da. Legoko piezak erabiliz, ikasleek manipulazioz eta emango zaizkien piezekin, lehenik eta behin, lanbide honetarako dituzten ezaugarriak hiru dimentsiotan irudikatu beharko dituzte, eta, bigarrenik, ezaugarri horiek etorkizunean Pedagogiako profesional gisa egingo duten lanean nola proiektatzen dituen irudikatuko dute. Hori guztia modu ludikoan eta ahozko narrazio batez lagunduta.

3. Lanbidera zuzenean hurbiltzea. Panela teknikaren bidez, Batxilergoko ikasleak Pedagogiako etorkizuneko profesionalengana hurbilduko dira. Dinamika honetan, Pedagogiako 4. mailako 4-6 ikaslek hartuko dute parte. Ikasle hauek eremu desberdinetan egin izango dituzte beren jardun pedagogikoa: enpresaren eta giza baliabideen eremuan, aisialdian eta denbora librean, desgaitasunean eta inklusioan, eskola-laguntzako zerbitzuetan, lan-orientazioan... Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia eta praktiketan egindako lana konpartituko du.Ondoren, Batxilergoko ikasleek, taldeka, hizlariei buruz jakin nahi dituzten 2-3 galderak pentsatu eta helaraziko dute.

4. Itxiera. Ebaluazio-dinamika labur bat egingo da, saioaren amaiera gisa.

* EHUko Pedagogia Graduko koordinatzailea Lego Seriour Play teknikan akreditatuta dago; Trainers Master Elkarteak emandako zenbakia 3258.