Eduki publikatzailea

Lagundu artelanak zaintzen!

  • Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Arte Ederren Fakultatea
  • Gradua: Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea
  • Garapen-lekua (helbidea): Arte Ederren Fakultatea. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-22 Euskara Goizez 10:00 – 13:00 20
2025-01-22 Gaztelania Goizez 10:00 – 13:00 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Batxilergoko eta Irakaskuntza Artistikoetako ikasleentzat egindako Jarduera Praktikoen proposamen honen helburua da titulazioaren gertuko ikuspegi bat eskaintzea Arte Ederren Fakultatean ikasi nahi duten, baina oraindik ere gradua zehazteke duten ikasleei. Horrela, zehatzago izango dute jardueraren beraren berri, eta unibertsitateko etorkizuneko prestakuntza aukeratzen lagunduko dien informazio baliagarria jasoko dute.

Asmoa da ikasleei erakustea kontserbazio eta zaharberritzearen arloa diziplina anitzekoa dela, non bat egiten baitute historiak, arteak eta zientziak, eta ikerkuntzak eta esperimentazioak garrantzi handia baitute.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Kultur Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze Graduari dagokion jarduera praktikoan ondarearen kontserbazioa eta babeserako arruntak eta beharrezkoak diren kasu praktikoak eta errealak erakutsiko dira, eta ikasleek ohiko prozedura batzuk esperimentatuko dituzte praktika aktiboen bidez. Praktika horiei esker, ikasleek kontserbatzaile-zaharberritzailearen lanbide-profila, funtzioak, espezializazio-arloak eta lanbide-irteerak ezagutu ahal izango dituzte.

 

Egingo diren ekintzak

Bi talde sortuko dira, eta ikasleek aukera izango dute kultura-ondasunen kontserbazioari buruzko materialekin, metodologiekin eta esperientziekin esperimentatzeko, titulazioaren ezaugarrien berri izateko.

1. JARDUERA: Irudien berrintegrazioa

Zaharberritze arloan ohikoa den prozedura, artelan bat hondatuta dagoenean bere irudiaren osotasuna eta ulerpena berreskuratzeko egiten den esku-hartzea. Kasu honetan, kalitatezko postal batzuen bidez hutsarteak bete eta akuarelekin berrintegratu behar dira rigatino teknika erabiliz.

2. JARDUERA: Prebentziozko kontserbazioa

Kontserbazioaren sailean, arlo museologikoarekin erlazionatuta, hain ezagunak ez diren enbalajeen sortzea planteatzen da, obrak babesteko, bai biltegiratzeko bai garraiatu ahal izateko beste museoetara bidaltzeko. Beraz, praktik honetan ikasleek inbalaje bat sortuko dute pieza bat babesteko.