Eduki publikatzailea

Artean murgiltzen

  • Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Arte Ederren Fakultatea
  • Gradua: Artea
  • Garapen-lekua (helbidea): Arte Ederren Fakultatea. Bizkaiko campusa. Sarriena auzoa z/g. Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-14 Euskara Goizez 10:00 – 12:00 20
2025-01-14 Gaztelania Goizez 12:00 – 14:00 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Praktika artera metodologikoki hurbiltzean datza. Oro har, pintura, marrazketa eta argazkigintza erabiliko dira sarrera horren ardatz gisa.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Argazkigintza eta argiztapena.
  • Kolorea eta prozedura piktorikoak.
  • Marrazkia eta prozedura grafikoak.

 

Egingo diren ekintzak

A. Argazkigintza tailerra (45 minutu):

Hiru puntuko oinarrizko argiztapen-eskemari eta Rembrandten triangelu izeneko bi puntuko argiztapen-eskemari buruzko ikaskuntza. Ikasleek erretratuko argazkiak aterako dituzte Reflex kamerekin, hainbat foku erabiliz, oinarrizko argiztapena egiten ikasteko.

B. Pintura tailerra (30 minutu):

  1. Pintura akrilikoa fabrikatuko dugu, pigmentuak eta aglutinatzailearekin nahasketa ezberdinak egiten. Sortutako koloreak paletan antolatuko ditugu (10 min).
  2. Zuzeneko pintura eredu ezberdinen bitartez landuko dugu. Pinturen dimentsio ezberdinetara hurbilduko gara: hondo-figuraren erlazioa, tonua eta saturazioa (20 min).

C. Marrazketa tailerra (30 minutu):

Ikasgelan ditugun buru-hezurrak motibo gisa hartuta, eta klaseko fokuaz argiztatuta, naturaletik helduko diegu planoaren egituran parte hartzen duten elementuei: konposaketa, argiluna eta perspektiba.

Zuzentasuna baino, eskua soltatu eta esperimentatzea izango da helburua, ordu erdi horretan pare bat marrazki behintzat egiteko (prozedura hezeaz bat, lehorraz bestea).