Eduki publikatzailea

Arkitektura teknikoa: eraiki hazteko

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Gradua: Arkitektura Teknikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza, 1. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-22 Euskara Arratsaldez 15:30 – 17:30 32 (16+16)
2025-01-22 Gaztelania Arratsaldez 15:30 – 17:30 16

 

Jardueraren deskribapen laburra

Ohartu gara Batxilergoko ikasleek eta eraikuntzarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek (Arkitektura Teknikoko Graduko ikasleak izan daitezkeenak, alegia) ez dutela ezagutzen zertan datzan gradu horien ikasketa.

Horregatik, beharrezkoa da, lehenik eta behin, Arkitektura Teknikoko Graduko titulua eta ingeniariaren lanbidearen zeregina eta interesa argitzea eta ezagutaraztea ikasleei. Horretaz gain, ikasketa horiek gaur egungo gizartean daukaten garrantziaren berri emango zaie.

Azkenik, Arkitektura Teknikoko profesionalak behar dituen lan-ingurunearen ezaugarriak azalduko zaizkie.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • i. Arkitektura Teknikoko Graduko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
  • ii. Lanbidea eta lan aukerak.
  • iii. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
    • Profesionalek emandako hitzaldiak.
    • Eraikuntza obratara egindako bisitak.
    • Borondatezko praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.

 

Egingo diren ekintzak

I) Ikasketak

  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren ezaugarriak eta eskola honek eskainitako ikasketa-plana aurkeztuko zaizkie. 
  • Lan-ingurunearekin ikasketa hauek daukaten harremana nabarmenduko zaie. 
  • Master-ikasketak egiteko aukera ere badaukatela azalduko zaie.
  • Tituluak dituen lan-aukerak aipatuko zaizkie..

II) Praktikak laborategian

  • Proiektu Arkitektonikoaren 3 dimentsiotako dokumentazio grafikoaren analisia, bere aplikazioa obran, eta egokiagoak diren eraikuntzarako materialen aukeraketa.
  • Ezagutza eta praktika errealitateko bilketa masiboko 3D (TLS) laser  scanner azken teknikak erabiliz, eredu arkitektonikoak garatzeko. 
  • Infografia bidezko hiru dimentsiotako ereduen adierazpena.