Eduki publikatzailea

Nutrizioa eta elikadura gizartera gerturatzen

  • Jakintza adarra: Osasun Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Farmazia Fakultatea
  • Gradua: 
    • Giza Nutrizioa eta Dietetika
    • Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
  • Garapen-lekua (helbidea): Farmazia Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 7. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-28 Gaztelania Arratsaldez 16:00 – 19:00 30
2024-05-29 Euskara Arratsaldez 16:00 – 19:00 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honen helburua, ikaslegoa Nutrizioa eta Dietetikan graduduna den pertsona batek egiten dituen jardueretara hurbiltzea da. Jardunaldi bakoitzaren hasieran Batxilergoko eta Goi-mailako Heziketa-zikloetako ikasleei zuzendutako hitzaldi bat emango da. Jarraian, ikasleek 3 jarduera praktikotan parte hartuko dute.

Jarduera hauetan, titulazioan interesa izan dezaketen ikasleei erakutsiko zaie zein izan daitezkeen etorkizun batean dietista-nutrizionista profesional gisa bete beharko dituzten zenbait eginkizun. Horretarako adibide praktiko errazak erabiliko dira.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Hauek dira landuko diren gaiak:

  1. Titulazioaren aurkezpena, lortzen diren gaitasunak eta Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduduna den pertsona batek dituen irteera profesionalak (zein alorretan lan egin ahalko duen).
  2. Titulazioarekiko espezifikoak diren jarduerak:
    • a) nola kalkula dezakezun pertsona baten energia-gastua.
    • b) nola ebaluatu daitekeen pertsona baten egoera nutrizionala.
    • c) zer den dieta orekatu bat eta nola diseinatu daitekeen.

 

Egingo diren ekintzak

Ikasleek hitzaldi bat entzungo dute sarrera gisa, non ikasketa hauen inguruko informazioa emango zaien. Jarraian 3 praktika egingo dituzte:

Pertsona baten energia-gastuaren kalkulua

Jarduera honen helburua ikasleek pertsona baten gastu energetikoa nola kalkulatzen den ikustea da, bai eta ulertzea hau dela dieta orekatu bat diseinatzeko abiapuntua. Horretarako, gastu energetiko basala nola kalkulatzen den erakutsiko zaie, formulak eta ariketa fisikoaren ondoriozko gastu energetikoa erabilita, egiten den ariketa motaren arabera, taulak eta formulak erabiliz.

Egoera nutrizionalaren ebaluazioa

Jarduera honen helburua, ikasleak egoera nutrizionalaren ebaluazioak osasun egoera aztertzeko garaian duen garrantziaz jabetzea da. Horretarako, behin egoera nutrizionalaren kontzeptua azaldu ondoren, tailer bat egingo da non ikasleei neurri antropometriko ezberdinak hartzen erakutsiko zaien (altuera, pisua, eskumuturreko zirkunferentzia eta tolesdura trizipitala). Neurri hauekin, ikasleek euren gorputz masa indizea eta gantz eta ihar masen portzentaien kalkuluak egingo dituzte. Bukatzeko, lortutako emaitzak erreferentziazko tauletakoekin alderatuko dira eta ondorioak aterako dira.

Jarduera honen iraupena 20 minutukoa izango da.

Dieta orekatua

Jarduera honetan dieta orekatuaren kontzeptua azalduko da, honen jarraipena egiteak duen garrantzia azpimarratuz. Horretarako, dieta orekatu bat zer den eta hau betetzeak edo ez betetzeak dituen ondorioak zein diren azaldu ondoren, honen jarraipena egiteko pausu erraz batzuk emango zaizkie ikasleei.  Informazio honekin, ikasleek bi egunetako dieta orekatuak diseinatu beharko dituzte, bata lanegun baterako eta bestea jaiegun baterako.

Jarduera honen iraupena 20 minutukoa izango da.