Eduki publikatzailea

Lehenengo hurbilketa bat ingeles ikasketetako gradura

  • Jakintza adarra: Arteak eta Giza Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Letren Fakultatea
  • Gradua: Ingeles Ikasketetak
  • Garapen-lekua (helbidea): Letren Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea, 5. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2025-01-13 Ingelesa Arratsaldez 16:00 – 18:30 40

 

Jardueraren deskribapen laburra

  • Harrera eta Ingeles Ikasketako ikasketen azalpena.
  • Bisita gidatua Fakultate eta Campusaren instalazioetara.
  • Laborategian ekitaldi praktiko bat egitea, bertan Ingeles hizkuntza, fonetika eta Literaturari buruzko aktibitateak egingo dira.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  1. Ingeles Ikasketen eduki orokorra.
  2. Ingeles Ikasketen irtenbide profesionalak.
  3. Bisita gidatua laborategietara eta Arabako Campuseko azpiegituretara  (Liburutegia, ordenagailu-gela, etab.).

 

Egingo diren ekintzak

  • Ikasleei harrera egingo zaie Fakultateko areto nagusietako batean eta Ingeles Ikasketak Gradua aurkeztuko zaizkie (helburuak, ikasleen profila, gradua eskuratzen dutenen profila eta ikasketen egitura) eta EHUn Ingeles Ikasketak ikasteko arrazoiak:
    • a) Ikasketa-planak prestatuta daude ikasleak hainbat ikasgaitan prestakuntza osoa jaso dezan.
    • b) Ingeles Filologiako irakasleen berri ematea, haiek baitira ikasleak espezializa daitezen lan egiten dutenak.
    • c) Baliabide material bikainak (laborategiak, liburutegia, ordenagailu-gela) Fakultatean eta Campusean ikasketa-planaren helburuak gauzatu ahal izateko.
    • d) SICUE/SÉNECA hitzarmen bikainak eta bestelako hitzarmenak Europako eta Amerikako unibertsitateekin.
  • Bisita gidatua laborategietara (Fonetika-laborategia, Psikolinguistika-laborategia, Multimedia-laborategia, autoikaskuntza-laborategia, Interpretazio-laborategia, etab.) eta Arabako Campuseko azpiegituretara (liburutegia, ordenagailu-gelak eta abar).
  • Praktika bat egitea laborategian: Ingeles Gradura lehenengo hurbilketa bat.