Lehenengo argitaratze data: 2019/05/15
Ingeniaritzaren Iraunkortasunean Hezkuntza Berriztatzeko Talde Espezializatuak (SI! taldea) gizarte-erronkekin, iraunkortasunarekin, ekitatearekin eta elkartasunarekin lotutako ikaskuntza-esperientziak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen dihardu. Proiektu hau Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuaren (SAE-HELAZ) lehentasunezko laugarren lerroari (LP-4) atxikitzen zaio.
Hezkuntza-pedagogia gisa, Zerbitzu Ikaskuntza (ZI) erabiliko da metodologia aktiboak aplikatuz, hala nola Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI), rol-jokoak, gamifikazioa, etab. Instrumentalki, proiektua bat dator SAE-HELAZen LP-1arekin.
SI! taldetik kea ez egiten eta ez saltzen saiatzen gara.