Maitane Aurrekoetxea Campo
Biokimikan lizentziatu nintzen 2006an, UPV/EHUko Zientzia Fakultatean. Ordutik, Fernando Undaren ikerketa taldean jardun dut lanean. Aurten berriki, nire doktorego tesia bukatu dut, izanburu hau daramana: "Estudio de la vía de señalizacion Wbt/b-catenina durante la odontogénesis". Lan honetan, Wnt bidearen gehiegizko aktibazioak duen eragina ikertu dugu, hortz garapeneko morfogenesi ta desberdintzapen aroetan, baita seinalizazio bide honen eta Epiprofina/Sp6ren arteko lotura. Lan hau orain gutxi argitaratutako ikerketa artikulu batzuen oinarria izan da. Gaur egun, talde berean post-doc egonaldia egiteko prestatzen naiz, odontogenesiarekin loturiko beste seinalizazio bideak ikertzeko.