Lan eskaintzak eta finantziazio aukerak

Ikerkuntza lerroak

 

 

 

 

 

1. Giza hortzetako zelula amen (stem cells) bidez hezur-, nerbio-ehunak, ehun baskularra eta adiposo/bularreko ehunak birsortzea.


Zelula amek (Stem cells) terapia zelularrerako ahalmen handia eskaintzen dute. Hala ere, tumore-zelula amen edo "stem cells minbizia" (CSC) aurkitzeak agerian utzi du haien deribazioak eta/edo kontrolik ezak dakarren arriskua. Bai zelula amek bai CSCek mikroingurunenean eragiteko gaitasun nabarmena dute, faktore immunomodulatzaileak eta/edo angiogenikoak jariatuz. Horrela, laborategiaren ardatz nagusia bi zelula-moten ezaugarrien eta gaitasunen ezagutzan sakontzea da, hainbat ikasketa-eredu erabiliz.
"Cell Signaling lab" taldeak eskarmentu handia du giza hortz-mamiko zelula amen aplikagarritasunean (ingelesezko "Dental Pulp Stem Cells" edo DPSCetatik) fenotipo, nerbioso, baskular,  eta bularrekoak birsortzeko. Horretarako, plataforma nanoteknologikoekin elkarlanean aritzen gara, ikerketa biologikoa osasun- eta industriara hurbilduz. Nerbioak birsortzeko, gandor neuraletik sortzen direnez, DPSCek gaitasun neurogeniko handiagoa dute zelula ama mesenkimal tipikoek baino (ehun adiposoa eta/edo hezur-muinekoa). Gure ikerketa-ildoetan, DPSCen potentziala nerbio-jatorriko zelula amen potentzialarekin alderatzen dugu (ingelesez "Neural Stem Cells" edo NSCs, saguen burmuinetatik isolatuak). Duela gutxi jakin dugu DPSCek neobaskularizazioa sortzeko eta faktore neurobabesleak eta antiinflamatorioak jariatzeko gaitasuna dutela (Front. Physiol., 2019; Cell. Physiol. Biochem, 2019; Biomedicines 2020); alderdi horiek guztiak funtsezkoak dira kaltetutako garun-ehuna eta baskulopatiak babesteko.


2. Biomaterialak eta nanopartikulak ehunen ingenieritzarako.


DPSCek dituzten neurotransmisore eta kanalak kontutan hartuta, zirkuitu neuronaletan integratzera irits litezke. Gida gisa, Donostiako Campuseko POLYMAT ikerketa-taldeak garatutako biomaterial nanoegituratuak erabili genituen, gaixotasun neurodegeneratiboetan (Nanomedicine: Nanotech. Biology & Med. 2021).

Halaber, hezur- eta bular-birsorkuntzaren arloan, DPSCak bereizteko hainbat protokolo planteatzen ditugu, txertaketa autologoei aplikatzeko. Horrela, osteogenesia eragiteko, odol-plasmako produktuen konbinazioan oinarritutako sistemak erabiltzen ditugu (Eur. Cells & Mat., 2019) eta titaniozko azalera biomimetikoak (Bartzelonako AVINENT Implant System enpresarekin lankidetzan), aurpegi-masailetako kirurgiaren arloan potentzial handia dutenak.

Bularreko guruinerako, TECNALIAk garatutako FATRIX biomaterialarekin lantzen ditugu DPSCak, eta horiekin elkarlanean ari gara ELKARTEK finantziazio batekin (Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta).

 

3. Konbertasen jarduera tumore-zelula ametan (stem-like cells edo tumor initiating cells) diana terapeutiko gisa.


Taldearen beste lehentasunetako bat da patentatu daitezkeen diana terapeutikoak identifikatzea, CSCak tratatzeko eta horiek beren mikroinguruneko zeluletan eragiten dituzten ondorioak arintzeko. CSCak tumoreen erresistentziaren eta birsortzearen eragileak dira, eta gaitasun handia dute zelulen mikroingurunea aldatzeko. Horretarako funtsezkoak diren proteinak, konbertasa izenekoak, CSCetan gehiegi adierazita daudela identifikatu dugu. Aurrera eramaten ari garen beste ikerketa-ildo bat hazkunde oso azkarreko minbizia (glioma) sortzen duten CSCen profila hazkunde moteleko minbizia (testikulu-seminoma) sortzen duten CSCekin eta dagozkien kontrolekin (NSCak eta espermatogonien eta zelula progenitoreetan) alderatzea da. Progresioa aztertzeaz gain, "stemness" gaitasunean eta neobaskularizazioan duten eginkizuna ere ebaluatu nahi dugu. Azkenik, farmakoak espezifikoki CSCetara bideratu ahal izango dituen nano-sistema bat garatzeko lan egitea planteatzen dugu, koloneko minbiziaren metastasiaren terapian emaitza onak eman digun sistema berdina erabiliz (Int. J. Cancer 2018; Biochim Biophys Acta Mol Cell Res. 2021).

 

----------------------------------------------------------------------------------------------

Lan eskaintzak eta finantziazio aukerak

We welcome applications from highly motivated PhD and PostDoc candidates.

An essential requisite is to be truly interested on our ongoing projects.
Preference will be given to those eligible for competitive funding, but occasionally we will be able to offer a salary from our own funding.

Available funding opportunities are listed below:  
 
Predoc:

  •     Boehringer Ingelheim Fonds PhD fellowships
  •     Eusko Jauralitza Doktoratu Aurreko Programa
  •     Ayudas para la formación de profesorado universitario (FPU)

Postdoc:

  •     Eusko Jaurlaritza Programa Posdoctoral
  •     EMBO Fellowships
  •     Marie Skłodowska-Curie Actions Research Fellowship
  •     FEBS Long-Term Fellowships
  •     HFSP postdoctoral fellowships
  •     Ikerbasque Research Fellows
  •     Juan de la Cierva-incorporación
  •     Juan de la Cierva-formación
  •     Ramón y Cajal