Gaskon Ibarretxe Bilbao
Neurozientzian doktorea eta UPV/EHUko Zelulen Biologia eta Histologia saileko Irakasle Titularra naiz. Neurozientzia, Zelulen Biologia, Histologia eta Garapenaren Biologia jakintza arloetan 25 urte baino gehiagoko lan eskarmentua daukat, hain zuzen UPV/EHUn Biokimika lizenziatura bukatu nuen geroztik (1999), eta ikerketa munduan sartu nintzenean doktorego tesia egiteko.
Tesia 2004an defendatu nuen. Urte horretan bertan, hiru hurte eta erdi iraungo zuen egonaldi postdoktoral luzeari ekin nion, UMR CNRS 5091 ikerkuntza unitate mistoan, Bordeleko unibertsitatean, Institut Fransçois Magendie de Neurosciences-en (Bordele, Frantzia). Urte horietan guztietan bizitakoak nire etorkizuneko irakaskuntza/ikerkuntza ibilbide profesionalaren oinarri izan ziren. 2008an berriro UPV/EHUra itzuli nintzen, oraingoan Zelulen Biologia eta Histologia sailera, Signaling lab taldean sartuz. Bitartean ere, ikerketa egonaldi motzagoak egin ditut Universidad Nacional Autonoma de Mexico-n, Saarland-eko Unibertsitatean (Alemania) eta Birmingham-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Iralasle gisa sartu nintzen geroztik, UPV/EHUn 17 ikastaro bete ditut jarraian. Tartean, 2 urtez Medikuntza eta Erizaintzako dekanorde izan nintzen (2017-2019), eta bost urtez Irakaskuntzaren Ebaluazio Unibertsitate Batzordekide baita. Nire ibilbidean irakaskuntza berrikuntza jarduera ezberdinak abian jarri ahal izan ditut, eskolak gehienbat euskeraz eta ingelesez emanik, eta "Irakasle Bikaina" izendapena jaso dut DOCENTIAZ programaren eskutik, bi 5-urteko deialdi ezberdin jarraituetan.
Nire ekoizpen zientifikoari erreparatuz, orain arte 40 artikulu baino gehiago argitaratu ditut aldizkari indexatuetan, gehientsuenak Signaling lab taldekide bezala eta Science Citation Index jakintza arloko Q1 edo Q2 kuartilen barruan. Egile lehenetsia naiz baita artikulu haietako askotan (lehena, azkena, eta/edo corresponding). Gaur egun nire argitalpenek daukaten H adierazlea 21 puntukoa da (i10=27), mila zitazio baino gehiagorekin. Horretaz aparte, hiru naizoarteko PCT patenteren koegilea naiz, eta hiru seiurteko aintzatetsita dauzkat espainiako CNEAI batzordearen partetik.
Ikerkuntza proiektu askotan egin dut lan, maila ezberdinetan: unibertsitatekoak (Ikerketa proiektuak; UPV/EHUko Ikerketa taldeak), autonomi erkidegokoak (Saiotek, Elkartek; ; Ikerketa taldeak Eusko Jaurlaritza); estatu mailakoak (Retos I+D+i MINECO, MiCINN, MICIU)) eta nazioartekoak (EU FP7). Gaur egun Eusko Jaurlaritzak finantziatutako "Stem and Cancer Stem Cells" A mota taldeko Ikerlari Nagusia naiz, eta baita MICIU Retos de Generación de Conocimiento Espainar Ministeritzako proiektu batena ere. Azkenik ere, kanpoko empresekin sinatutako elkarlan kontratuetan ere parte hartu dut kolaboratzaile eta ikertzaile nagusi gisa.
Nire irakaskuntza/ikerkuntza jardueraren ondorioz, ordura arte 20 Gradu Amaiera eta Master Amaiera Lan baino gehiago zuzendu ditut, eta baita 5 Doktorego Tesi ere, azken hauek guztiak cum laude kalifikazioarekin defendatuak. Nire ikerkuntza lerro nagusiak ama zelulak eta haien aplikazioei buruzkoak dira, bereziki Hortz Muineko Ama Zelulak (DPSCak ingelesez) darabilzkigu hezur ehuna, muskulu ehuna, ehun baskularra eta nerbio ehunak birsortzeko.
Nire lan eta adierazle bibliografiko guztiak hurrengo ikerkuntzako web orrialdetan jasota dauden nire profil publikoetan aurki daitezke.
Scholar Google: http://scholar.google.es/citations?user=oDtGkYYAAAAJ&hl=en
Research Gate: https://www.researchgate.net/profile/Gaskon-Ibarretxe
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4961-7402
SciProfiles: https://sciprofiles.com/profile/882759
Ekoizpen Zientifikoa UPVEHU: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/127602/detalle?lang=eu