Info_Biomedicina_Genomica-Secuenciacion_protocolo-acceso

SEKUENTZIAZIO ETA GENOTIPO AZTERKETEN UNITATEA GENOMIKA ZERBITZUA

Araudia

  1. Nahitaez betebeharreko baldintza da Sekuentziazio eta Genotipo Unitatean ikerketa-talde gisa erregistratzea, erabiltzailearen erregistroa inprimakia betez. Inprimaki horretan taldeari buruzko honako informazio hau jasoko da: arduradun zientifikoaren datuak, taldearen ikerketa-ildoa, saila, instituzioa,arduradun zientifikoaren baimena duten erabiltzaileen zerrenda bakoitzarekin harremanetan jartzeko datuekin batera, eta fakturazioaren datuak. Inprimaki hori bakarrik bete behar da unitatean zerbitzua lehenengoz eskatzen denean eta taldeko daturen bat (erabiltzaile baimenduna, fakturazio-datuak) aldatzen denean. Erabiltzailearen erristroa egiteko inprimakia taldeko arduradun zientifikoak sinatu beharko du.
  2. Erabiltzaile baimendunak zerbitzua eskatuko du, dagokion zerbitzuko eskaera-orria betez. Horrekin batera aztertu beharreko lagina emango du. Laginen etiketak zuzen jarri behar dira, hau da, laginaren izena eta inprimakian agertzen den informazioa bat etorriko dira. Laginak bidaltzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan zaitez Eskainitako zerbitzuak atalera.
  3. Esperimentua amaituta, Sekuentziazio eta Genotipo Unitateak erabiltzaileari jakinaraziko dio eta emaitzak posta elektronikoz bidaliko dira.

Erabiltzaileak bidalitako laginak eta zebadoreak, zerbitzua amaitu eta emaitzak banatu ondoren, hiru hilabetez gordeko dira gehienez.

Protokolo orokorra

Sekuentziazio eta Genotipo Azterketen Unitatean sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan zehaztutako baldintzak bete beharko dira.